Suezko kanala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Suezko kanala satelite irudian

Suezko kanala[1] (arabieraz‬‬ ‫ق ناة‬السويس‬ Qanāt al-Sūwais) Afrika eta Asia banatzen eta Mediterraneoa eta Itsaso Gorria batzen dituen ubide artifiziala da. Egipton dago eta, Mediterraneoko Port Said eta Itsaso Gorriko Suez lotzen dituen 163km luze da, Europatik Asiara doazen itsasontzientzako laguntza handia da, ez baitute Hegoafrikatik pasa beharrik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1881eko marrazki bat

Eraikuntza 1859ko apirilaren 25ean hasi zen, Ferdinand de Lesseps arkitektoaren agindupean eta 1863ko abenduaren 29an inauguratu zuten; Giuseppe Verdik Aida opera prestatu zuen egun hartarako. Garaiko agintari egiptoarren oniritzia izan zuen eta Egiptok akzioen %40a zuen, geratzen zena 21.000 frantses artean banatzen zelarik.

Kanalak lurralde egiptoarra zeharkatzen zuen eta Lesseps-ek Egiptoko gobernadorea zen Said Bajaren kontzesioa lortu zuen. Lurrak, harrobiak eta edateko ura emateaz gain, langileriaren lau bostenak emango zituen Egiptok eta milaka fellah behartu zituen horretarako. Lan bortitza izan zen hura, hasieran behintzat makinaria falta handia baitzegoen eta eskuz egin behar zen asko. Miloi bat langilek hartu omen zuen parte eta 125.000 hil omen ziren, ofizialki 20 baino ez esan bazuten ere. Frantziak bere interesei begira eraiki zuen arren, Erresuma Batuari ederki etorri zitzaion, metropolia eta Indiako koloniak batzen baitzituen.

1875ean, Egiptoren kanpo zorra arindu nahian, akzioen gehiengoaren salmenta egin zuen. Ingalaterrako Lehen Ministroa bizkor ibili zen eta Viktoria erreginari erosketaren komenientzia erakutsi zion, Ingalaterrako kolonia zen Indiarako bidean oso egokia izango zela-eta. Rothschild bankuen maileguek erraztu zuten ingelesen kanalaren gaineko agintea.

1888an Konstantinopoliseko Itunak kanalaren britainiarren babespeko neutraltasuna aldarrikatu zuen eta Otomandar Inperioak, nola bake, hala gerra garaian, nazioarteko nabigazio librea ziurtatu zuen.

Bigarren mundu gerran zehar, bere garrantzi estrategikoa zela eta, Adolf Hitlerrek garrantzi itzela eman zien bereganatzeari. Hala ere, El Alameingo guduan izandako arrakastaren ondoren, aliatuek kanala haien eskuetan mantentzea lortu zuten.

1956ko uztailaren 26an Gamal Abdel Naser Egiptoko presidenteak nazionalizatu egin zuen, Asuango urtegia egiteko dirua behar baitzuen. Frantzia eta Erresuma Batuak akzionista handienak ziren eta onura handiak ateratzen zituzten petrolio ustiapenetik. Horregatik, suminduta, eskualdea inbaditzen saiatu ziren Israel inguruan, porrot handia jasanez. Egiptoren zigorrak ez zuen itxaron eta 40 ontzi hondoratu zizkien, kanalean blokeoa ezarriz.

1957an NBEk Israel eta potentzia europarrak atzera egitera lortu zuen eta kanala berriro ireki zuten. Orduz gero, Naserrek administratu zuen Egipto eta Israelen arteko 1967ko Sei Eguneko Gerrara arte. 1956an itxi zen eran blokeatu zen oraingoan ere, ontziak hondoratuz.

1975eko ekainean ireki zuten berriro eta gaur egun horrelaxe dago.

2014ko azaroaren 6an, polemikaz josita hasi ziren Suezko kanal berriko lanak. Proiektuak bikoiztu egin nahi zuen itsasartea pasatzen duten barkuen kopurua. Bigarren ubideak Egiptoren finantzaketa zeukan soilik. Dozena bat herri hustu zituzten, lanak egiteko[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Suezko kanala Aldatu lotura Wikidatan