Gazitasun

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Munduko itsasazaleko gazitasun mailak (gramo litroko) World Ocean Atlas 2001.

Gazitasuna uretan disolbatutako gatz kopurua da.

Itsasoko uraren gazitasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasoko uraren gazitasunaren konposizioa sinplifikatzen da, konponente honen proportzioak beti ia berdinak direlako, nahiz eta ozeano guztien kontzentrazioa aldagarria izan. Kontzentrazio horri gazitasuna ezaten zaio eta milakoetan nehurtzen da (‰). Bere konposizioaren unibertsaltasunari esker, salinitatea ioi bakar batez nehurtzen da, kloruro ioiaren arabera (Cl-).

Salinitatea aldaketak jasaten ditu arro konparatzen direnean, latitude ezberdinetan edo sakontasun ezberdinetan.

Itsaso ireki guztien artean, itsaso Gorria da salinitate handiena duena (40‰), herrialde arabiarrez inguratuta dagoelarik. Beste aldetik, Itsaso Baltikoa da salinitate gutxien duena (6‰ Botnia golkoko ur gainazalean), duen sakontasun txikiagatik, klima hotzagatik eta bere topografia itxiagatik, ez beitu itsaso mundialarekin ia trukaketarik.

SSS[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sea Surface Salinity (SSS) edo "itsasazalaren gazitasuna", klimaren aldaketak aurreikusteko, atzemateko eta bideratzeko behar den bariantza fundamentala da. Honekin dagoeneko hainbat frogapen matematiko egin badira ere, demostratu da datu hau guztiz lagungarria eta beharrezkoa dela klimaren aldaketa bortitzak eta meteorologian gertatzen diren prozesu fisikoak ulergarriak gerta daitezen. Eta, noski, honekin batera El Niño fenomenoaren kontrol handiago bat izateko. Datu berri hau guztiz lagungarria gerta dakigulako Europa eta Argentina bat egin dute AEBekin eta aurrera ekin diote proiektu bati aipatutako datu horri buruz gehiago jakiteko. Eta horixe da proiektua, Aquarius satelitea hain zuzen ere.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.