Georg Philipp Telemann

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Georg Philipp Telemann

Georg Philipp Telemann alemaniar musikagilea eta organista izan zen (Magdeburg, 1681 - Hanburgo, 1767).

Musika bere kasa ikasi zuen, partiturak aztertuz, J.B. Lully eta A. Camprarenak batez ere. 1701. urtean, zuzenbidea ikasten hasi zen Leipzigeko Unibertsitatean, baina laster utzi zituen ikasketa horiek, eta musika egiten hasi zen. 1704. urtean, Leipzigeko Unibertsitateko elizako organista izendatu zuten, eta bere kideekin batera, Telemann-Verein izeneko collegium musicum edo ikasleen musika taldea sortu zuen. 1708tik 1712ra Eisenacheko kapera maisu izan zen; 1712tik 1721ra Frankfurtekoa, eta 1721etik 1767ra Hanburgokoa.

1728. urtean Alemaniako lehen musika aldizkaria sortu zuen, Getreue Musikmeister. G.F. Haendelen eta J.B. Bachen adiskidea izan zen. Alemaniar, italiar eta frantses estiloak bildu zituen bere lanetan; poloniar eta ingeles musikagileen eragina ere izan zuen. Oso musikagile emankorra izan zen.

  • 40 opera idatzi zituen, aipagarrienak: Sokrates egonarritsua (1721) eta Pimpinone, (1725)
  • 44 pasio
  • 12 kantata-sorta oso, urteko igande eta jai egun guztietarako
  • oratorioak eta kantatak, aipagarrienak: Jesusen heriotza (1755); Israel askatua (1759); Mesias (1759); Eguneko orduak (1759); Pizkundea eta Igokundea (1760); Epaiketaren eguna (1762)
  • 12 hileta


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georg Philipp Telemann Aldatu lotura Wikidatan