Gerra zikinaren kronologia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gerra zikinaren kronologia honek[1] ez ditu gerra zikinaren ekintza guztiak jasotzen, ezta gutxiago ere, batez ere aurreneko urteei dagokienean, garaiko errepresioaren ondorioz eta hedabide alternatiboen faltaren ondorioz, gertaera guztiak jasotzen ez zirelako. Gainera garai horretan mehatxuak, ondasunen aurkako ekintzak eta abar oso ugari eta zabalak ziren, denak jaso ahal izateko. Erabilitako iturriek ere ez dituzte datu guztiak sistematikoki jaso.

Azken urteetako datu gehienak ere falta dira. Horregatik, "gerra zikina"ren kronologia hau zabalik dago gertaera hauen inguruko lan eta ikerketa berriak burutzen direnean jaso ahal izateko.

Beste aldetik, eztabaidagarria izan daiteke gerra zikinaren zenbait gertaera kategoria honetan sailkatzea. Kasu askotan inork bere gain hartu ez zituelako, bestetan hainbat unetan zaila delako indar uniformatu eta "inkontrolatuen" ekintzak eta egintzak bereiztea. Askotan, uniformedun berberak eskuin muturreko kideak izan dira ere, edota gerla zikinaren ekintzak burutu dituzte besterik gabe. Baita legez kanpo eta legaltasunaren muga-mugan dauden ekintzak.

Beste zenbaitetan poliziaren eta militarren ekintzak "alegalak" izan daitezke, edota bere legaltasuna inoiz ez da argitu, besterik gabe, legez kanpoko entzunketak bezala.

Indar polizial eta militarrek burututako "Legez kanpoko exekuzioak" berriz, gerra zikintzat jo izan dira beti munduko beste zenbait gatazkatan, esate baterako Irlandako gatazkaren kasuan.

Azkenik, hainbat gertaera ilun-eta oraindik argitu gabe daude, eta horiek sailkatzea zaila da. Hainbat kasutan egileari buruzko zalantzak daude, edota datu kontrajarriak.


Eduki-taula

[aldatu] 1959.

Urte honetan faxisten aldetik zenbait mehatxu eta ekintza jasota daude, Erregimen Frankistaren "legaltasunetik" kanpo hartu daitezkeenak.

  • Mehatxu bat.
  • bi boikot ekintza.
Sakontzeko, irakurri: Gerra zikina Euskal Herrian, 1959

[aldatu] 1960.

Urte honetan faxisten aldetik zenbait mehatxu eta ekintza jasota daude, Erregimen Frankistaren "legaltasunetik" kanpo hartu daitezkenak.

  • Bi mehatxu gertaerak.
Sakontzeko, irakurri: Gerra zikina Euskal Herrian, 1960

[aldatu] 1963.

Urte honetan faxisten aldetik zenbait ekintza jasota daude, Erregimen Frankistaren "legaltasunetik" kanpo hartu daitezkenak.

Sakontzeko, irakurri: Gerra zikina Euskal Herrian, 1963

[aldatu] 1965.

Urte honetan bi gertaera jasota daude.

Sakontzeko, irakurri: Gerra zikina Euskal Herrian, 1965

[aldatu] 1966.

Urte honetan gerra zikinaren gertaera bat jasota dago.

Sakontzeko, irakurri: Gerra zikina Euskal Herrian, 1966

[aldatu] 1967.

Urte honetan euskal errefuxiatu politiko baten bahiketa saiakera eman zen.

Sakontzeko, irakurri: Gerra zikina Euskal Herrian, 1967

[aldatu] 1969.

Gertaera bakarra jasota dago. Lehertu ez zen bonba-paketea eliza gizon baten kontra.

Sakontzeko, irakurri: Gerra zikina Euskal Herrian, 1969

[aldatu] 1971.

Urte hartan bi gertera jasota dago. Apaiz bati emandako jipoia eta Juan Maria Bandres abokatuaren kotxe erreketa.

  • Jipoi bat.
  • Kotxe bat erreta
Sakontzeko, irakurri: Gerra zikina Euskal Herrian, 1971

[aldatu] 1972

Urte hartako bi gertaera jasota daude:

  • Lehergailu bat.
  • Erreketa bat.
Sakontzeko, irakurri: Gerra zikina Euskal Herrian, 1972

[aldatu] 1973

Urte hartako 5 gertaera jasota daude.

  • Lau lehergailu.
  • Jipoi bat zauritu batekin.
  • Erreketa bat.
Sakontzeko, irakurri: Gerra zikina Euskal Herrian, 1973

[aldatu] 1974

Urte hartako 2 gertaera jasota daude.

  • Erreketa bat.
  • Zehaztu gabeko eraso bat.
Sakontzeko, irakurri: Gerra zikina Euskal Herrian, 1974

[aldatu] 1975

Urte honetan, gerra zikinaren ekintzen igoera handia eman zen, Erregimen Frankista errepresioa areagotzearekin batera.

Sakontzeko, irakurri: Gerra zikina Euskal Herrian, 1975

[aldatu] 1976

Urte honetan, aurreneko urteko gerla zikinaren aktibitate handia mantentzeaz gain, eragindako lehendabiziko erahildako eta desagertuak eman ziren.

Sakontzeko, irakurri: Gerra zikina Euskal Herrian, 1976

[aldatu] 1977

Urte honetan gerra zikinak hildako bakarra eragin arren, zauritu eta kalte material ugari eragin zuen.

Sakontzeko, irakurri: Gerra zikina Euskal Herrian, 1977

[aldatu] 1978

Urte honetan ere mantentzen da gerra zikina hildako bat, zenbait zauritu eta kalte material ugari eraginez.

Sakontzeko, irakurri: Gerra zikina Euskal Herrian, 1978


[aldatu] 1979

Gerra zikinak 5 hildako, hainbat zauritu eta kalte materialak eragingo ditu.

Sakontzeko, irakurri: Gerra zikina Euskal Herrian, 1979


[aldatu] 1980

Urte honetan Gerra zikinak behintzat 22 hildako eragin zituen, zaurituak eta kalte material ugari, baita desagertu bat.

Sakontzeko, irakurri: Gerra zikina Euskal Herrian, 1980

[aldatu] 1981

Urte honetan Gerra zikinak bi lagun hil zituen, eta zenbait zauritu. Hau nahiz eta legez kanpoko beste zenbait ekintza polizialek lagun gehiago hil zituzten. Bereziki larria izan zen Almeriako kasua, ETAkoekin nahasturik Goardia zibilek Santanderreko hiru mutil torturatu eta erahil zituztenean.

Sakontzeko, irakurri: Gerra zikina Euskal Herrian, 1981


[aldatu] 1982

Urte honetan gerla zikinaren zenbait gertakari eman ziren hildakoak eta zaurituak eraginez. Zenbait gertakari oraindik ilun eta erantzukizunari begira argitu gabe daude.

Sakontzeko, irakurri: Gerra zikina Euskal Herrian, 1982

[aldatu] 1983

[aldatu] 1984

inguruan Bilboko Aste Nagusian gertatutako bezperako istilu larrien sortzaileak.

[aldatu] 1985

[aldatu] 1986

Urte honetan gerra zikinaren zenbait gertaera suertatu ziren hi hildako, zenbait hildako eta kalte materialekin.

Sakontzeko, irakurri: Gerra zikina Euskal Herrian, 1986

[aldatu] 1987

  • Urtarrilaren 3a : Jean Philipe Labade mertzenarioa Portugalen atxilotu dutela jakin da. GALeko haninbat ekintzatan parte hartu eta ekintzak egiteko jendea kontratatzen ibili bide da.
  • Apirilaren 3a : Jose Amedo Fouce Bilboko polizia GALeko loturak dituela agertu da Portugaleko Espresso egunkarian.
  • Maiatzaren 30a: Guardia Zibilak zirela esanez, inkontrolatu batzuek Komite Antinuklearretako eta LKIko kide baten etxean sartu, pistolaz mehatxatu eta GAL siglak grabatu zizkioten besoan.
  • Uztailaren 24a: Juan Carlos Garcia Goena hil dute Hendaian bere autoan jarritako lehergailuaren bidez. Hau izango da GALen azken ekintza.
  • Irailaren 10a : Bost inkontrolatuk Delfin Laguera gaztea erasotu eta Falange Españolaren siglak grabatu dizkiote soinean, Iruñean.
  • Irailaren 12an : Gasteizen Edurne Sampedro bahitu eta gurutze gamatua grabatu diote. Azaroaren 13an berriro erasoko dute.
  • Irailaren 25a : Agustin Celihueta eta Juan Ramon Iriarte inkontrolatuek egin dizkieten erasoa eta torturak saltu dituzte. Sinbolo faxistak eta GAL hitza grabatu dizkiete soinean. Erasotzaileak goardia zibilak direlakoan daudela esan dute. Azken hilabetetan ohikoak dira mota honetako erasoak Euskal Herrian.
  • Azaroaren 16a : Iranzu Mugeta gazteak bahitu, jipoitu eta gurutze gamatua grabatu diote bizkarrean. Erasoak berriro errepikatuko dira hurrengo egunetan.
  • Azaroaren 25a : Henk Eric Antton Haenlewyn alemaniarra hil du tiro batez paisanozko goardia zibil batek Irungo Gwendolyne diskotekan.
  • Azaroaren 25a : Mohamed Kiar tiroz hil dute Parisen. GALeko hainbat ekintzatan hartu du parte.

[aldatu] 1988

Urte honetan gertaera bakarra jasota dago, bahiketa bat.

Sakontzeko, irakurri: Gerra zikina Euskal Herrian, 1988

[aldatu] 1989

  • Maiatzaren 19a : Manifestazioak egin dira Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan inkontrolatuen impunitatea salatzeko. Ikastetxeetan borroka eguna egin da.
  • Maiatzaren 27a : Poliziek, espetxeko funtzionarioek eta beraien familiarrek harrika eraso diete euskal preso politikoen familiar eta lagunei autobusean Alcala Mecora joan direnean.
  • Abuztuaren 21a : Teodoro Julian gasteiztarra balaz larri zauritu dute goardia zibilek alto eman eta lurrera bota denean.
  • Irailaren 20a : Oreretan Jose Antonio Cardosa postaria hil da HBko militante bati bidalitako pakete bonba lehertu denean.
  • Irailaren 21a : Jose Antonio Cardosaren hiletan Gipuzkoako gobernadore zibil Goni Tirapuren bizkarzain batek jendeari tiro egin eta Felex Garcia Rivera balaz zauritu du.
  • Azaroaren 20a : Josu Muguruza hil eta Iñaki Esnaola larri zauritu dituzte Madrilgo Alcala Hotelean HBko diputatuak afaltzen ari zirela tirokatu dituztenean. Angel Duce polizia eta Ricardo Saenz de Inestrillas eskuin muturreko kidea atxilotuko dituzte uztailaren 30ean, ekintzaren ustezko egileak izateagatik.

[aldatu] 1990

[aldatu] 1991

  • Martxoaren 19a : Herrera de la Manchan dagoen preso sozial batek funtzionarioek espetxeetan euskal preso politikoak hiltzeko GAL moduko bat antolatzen ari direla salatu du.
  • Uztailaren 24a : Preso Sozialen Elkarteak(APRE) espetxeetan euskal preso politikoak hiltzeko GAL antolatzen ari dela salatu du berriro.
  • Irailaren 20a : Espainiako Auzitegi Nazionalak Jose Amedo eta Michel Dominguez poliziei 108 urteko espetxe zigorra ezarri die GALeko jardueretan parte hartzeagatik.

[aldatu] 1993

[aldatu] 1994

[aldatu] 1995

[aldatu] 1997

  • Martxoaren 27a : Josu Zabala "Basajaun" hilda agertu da Punta Mendatan, Itziar eta Deba artean, bihotzean tiro bat duela. Bertsio ofizialak bere burua beste egin duela esan arren, bere ingurukoek ziur esaten dute atxilotu eta hil egin dutela [5].
  • Abuztuaren 6a : Jose Luis Salegi Elorza "Txipi" hilda agertu da Irapuaton, Mexikon. Autopsia ofizialaren arabera infarto batek jota hil da. Salegiren familiarrek jipoi bat emanda hil zela ziurtatu dute, gorpuak kolpeak eta urradurak zituelako. 1983. urtean ere GAL saiatu zen Salegi hiltzen [6].

[aldatu] 1998

  • Martxoaren 31 : CESIDek (Espainiako zerbitzu sekretuak) 1992tik Herri Batasunaren Gasteizko Ramiro de Maeztu kaleko 6. zenbakian zuen egoitza sei urtez espiatu zutela aurkitu zuten. Epaiketa 2003ko martxoan egin zen, sei akusatu egon zirela, besteak beste Emilio Alonso Manglano eta Javier Calderon CESIDeko zuzendari ohiak. Victor Casteran eta Felipe Millan absolbitu egin zituzten. Manglano, Calderon eta Francisco Bujan guardia zibila urtebetera zigorgabetu zituen Auzitegi Gorenak eta 2005ean Espainiako Gobernuak indultua eman zion Mario Canterori. [7]

[aldatu] 1999

  • Martxoaren 20a : Joselu Geresta "Ttotto" hilda agertu da Oreretan, zelai batean, buruan tiro bat duela. Bertsio ofizialak bere burua beste egin duela esan arren, bere ingurukoek ziur esaten dute atxilotu eta hil egin dutela. Espainiako Armadako teniente general Jose Antonio Saenz de Santamariak estatuaren gerra zikinaren ekintza izan dela iradoki du elkarrizketa batean [8].

[aldatu] 2001

[aldatu] 2004

  • Martxoaren 13a: bi egun lehenagoko Madrilgo atentatuen ondorengo giroan, Angel Berrueta, Iruñeako Donibane auzoko okina, bere dendan "ETA NO" zioen kartel bat ez jartzeagatik erail zuten labankadaz eta tiroz. Hiltzaileak, Valeriano de la Peña Espainiako polizia nazionala eta Miguel José de la Peña bere semea izan ziren, Pilar Rubio emazteak xaxatuta[10]. Ondorengo epaiketan, besteak beste, "bizilagunen arteko sesioa besterik ez zela izan" esan zuen epaileak. Bestalde, Angelen familiak mehatxuak jasotzen ditu hilketaz geroztik[11].

[aldatu] 2005

[aldatu] 2006

[aldatu] 2007

  • Urtarrilaren 27a : 25-30 urteko zortzi lagunek eraso egin dituzte Donostiako Zurriola Maritimo tabernatik irten eta etxera bidean zihoazen bi herritar. Ertzaintza agertu eta erasotzaileak identifikatu ditu: guardia zibilak ziren [18].
  • Maiatzaren 24a : Iruñako Iturrama auzoan "parapolizialek" Ezpala taberna erasotu dute [19].
  • Ekainaren 3a : Kalez jantzitako hiru militarrek Mungiako Herriko Tabernako langilea 40 minutuz erretenitu eta hiltzeko mehatxuak egin dizkiote [20].
  • Ekainaren 8a : Guardia Zibilak Guzman Paskual Belasko getariarra Etxalarren kontrol batean geratu eta jipoitu du [21].
  • Abuztuaren 28a : Donostiako hiru gazteri etxean mikrofonoak ezarri dizkietela ezagutu da [22].
  • Irailaren 3a : Donostiako Gros auzoko amnistiaren aldeko mugimenduko bi kideren autoei gurpilak zulatu eta kristalak hautsi dizkiete [23].
  • Irailaren 4a : Oñatiko ezker abertzaleko militante bati hiltzeko mehatxuak egin eta artefakto bat jarri diote autoan [24].
  • Irailaren 7a : Iruñeko biztanle batek bere auto azpian jarraipena egiteko aparatu bat aurkitu duela salatu du [25].
  • Urriaren 5a : Tafallan, kaleko arropaz jantzitako guardia zibilak goizaldean kalean zehar ibili dira jaian ziharduten gazteak erasotzen [26].
  • Urriaren 12a : Donostiako Gros auzoan preso politiko ohi baten autoaren kontrako erasoa egin dute [27].
  • Azaroaren 21a : Talde ultraeskuindarrek Tuterako herriko taberna eraso dute [28].
  • Abenduaren 2a : Inkontrolatuek eraso faxistak burutu dituzte Iruñeko hainbat auzotan eta Barañainen ere. Zurgai Herriko Tabernan “muerte a los etarras” gisako pintaketak egin zituzten lokaleko atzekaldeko eta aurrekaldeko paretetan, eta sarreran begi puntu bat jarri zuten. Pintura arrosaz beteriko arraultzak bota zituzten ere bai. Pintura berdinarekin eta antzeko esaldiekin, pintada ezberdinak burutu zituzten Errotxapean eta Barañainen. Etxe batzuk erasotu zituzten, presoen aldeko ikurrak zituzten etxeak, hain zuzen ere.

[29].

  • Abenduaren 14a : Tuterako Argia ikastolaren kontrako erasoa burutu dute: kalteak eragin dituzte altzairuetan eta eraikinaren fatxadan. [30].

[aldatu] 2008

  • Urte honetan ezker abertzaleko kideen eta hedabideen aurkako zenbait espioitza kasu eman ziren.
  • Ezker abertzalearen egoitzen eta militanteen jabetzen aurkako erasoak izan ziren.
  • Baita zenbait ordu iraun zuen bahiketa bat ere.
Sakontzeko, irakurri: Gerra zikina Euskal Herrian, 2008

[aldatu] 2009

Urte honetan, Genozidio Frankistaren biktimen elkarteek zein errepresioaren aurkako taldeek salatu dutenez, gerra zikinaren ekintzen ugaritze nabarmena etorri zen[31].

  • Urtarrilaren 17a : Puerto de Santa Marian dauden presoak bisitatzera doazen familiarren autobusari gurpilak zulatu zizkieten.
  • Otsailaren 1a : Amaiureko monumentuan pintada faxistak egin zituzten. Besteak beste, «Naparra España da», «Gora España», «Viva Cristo Rey» y «Gabatxos maquetos» idatzi zuten. Amaiur bertako "Gerlari ezezagunaren" aldeko oroitarria ere pintaketekin kaltetu zuten. [32]
  • Otsailaren 22a: PSOEko militante batek, ETAKo lehergailu batek Lazkaoko PSOEko egoitza eta bere etxea kaltetu ondoren, bertako Herriko Taberna erasotzen du mazo batekin, dena txikitu arte. Erasoa ETAren lehergailuaren aurkako konzentrazio bat burutu eta gero eman zen. Tabernako arduradunek salatu zuten erasotzailea Ertzantzaren pasibotasunaren aurrean hainbat denbora eman zuela dena txikitzen. Poliziek azkenean PSOEko militantea bere lantegian amaitu zuenean atxilotu zuten, eta handik hiru ordura askatu zuten.[33]. Geroztik, hainbat hedabide espainarretan eta beraien foroetan, erasotzailearen ekintzaren apologia egingo da[34].
  • Martxoaren 18a : Lehergailu bat jarri zuten Tuterako Herriko Tabernan [35]
  • Apirilaren 17a: Iñaki Quijera, 1979.en urtean espainiako poliziak manifestazio batean hildako donostiarraren omenezko plaka lapurtu zuten Donostian bertan[36].
  • Apirilaren 23a : Lehergailu bat jarri zuten Arguedasko (Nafarroa) Zisko Bardenero gaztetxean, eta pintaketa mehatxugarriak egiten dituzte bertan [37]
  • Maiatzaren 8a : Pintada eta mehatxu faxistak egin zituzten Bera eta Lesakan bertako EAE-ANVren zinegotzien kontra eta bertako bi preso politikoen aurka.
  • Maiatzaren 15a : Mehatxuak egin dizkiete hainbat gazte abertzaleri Iruñeako Iturraman eta Arrosadia auzoetan. Zenbait gazteen izenak diana batzuen barruan azaldu ziren eta haien alboan "Viva España" esaldia. Arrosadiako ostatu baten alboan mehatxugarriak ziren panfletoak azaldu ziren beste gazte baten izenarekin[38].
  • Maiatzaren 15a : ABren bulegoan material informatikoa (ordenagailuak eta telefonoak) ebatsi zuten. ABk lapurreta arrunta ez zela izan salatu zuen[39].
  • Maiatzaren 15a : Jon Anza preso ohia desagertu izanagatik plenta ezarri zuten Baionako Auzitegian. Gerra zikina izan daitekeela iradoki zuten [40].
  • Maiatzaren 18a : Iruritan jarritako frankismoko esklaboen oroigarria apurtu eta mehatxuak zabaldu zituzten preso ohi baten aurka [41].
  • Maiatzaren 21a : Alboka ostatua eraso zuten beiratea apurtuz Iruñeako Arrosadia auzoan[42].
  • Maiatzaren 28a : Bilbon Lander Fernandez preso ohia bahitu, mehatxatu eta kolpatu zuten ustez ertzain batzuek [43].
  • Maiatzaren 28a : Iruñean Ahaztuak erakundeko kide bati heriotza mehatxuak egin eta autoari eraso diote [44].
  • Ekainaren 17a : Berangoko lau gaztek salatu zuten kalean aparkatuta zeuzkaten autoak gauez miatu zituztela. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak ezker abertzaleko kideen kontrako holako kasu gehiagoren berri zutela salatu zuten [45].
  • Ekainaren 24a : Oiartzungo Aritxulegin, 36ko gerran hildako EAE-ANVko ekintzaileen aldeko oroitarria metrailatu zuten [46].
  • Uztailaren 17a : Getxon Zigor Goikoetxea preso ohiaren gurasoen etxeari eraso egin zioten. Atariari su eman zioten, eta mehatxuzko pintadak egin zituzten[47].
  • Uztailaren 17a : Artika kontzejuak salatu zuen herriko hilerrian ezarrita zegoen Frankismoaren 17 biktimen aldeko plaka suntsitu, eta bertan "Viva Cristo Rey" pintatu zutela [48].
  • Uztailaren 23a : Arbizuko Alain Berastegi preso ohiak 7 orduz bahitu, jipoitu eta kolabora zezan dirua eskaini ziotela salatu zuen.[49] [50]
  • Uztailaren 24a: Otarte iritzi taldeak Oiartzungo Aritxulegin dagoen EAE-ANVko 36ko gerlaren gudarien aldeko oroitarriaren aurkako eraso berria salatzen du. Oraingo honetan Espainiako bandera margotu eta atzeko partean "Viva España" marraztu dute. Aldi berean oroigarrian dagoen plaka lapurtzen saiatu dira.[51]
  • Abuztuaren 12a: Sonia Polok, Bilboko jaietako aurtengo txupinerak, bere argazkia eta bala bat zituen gutuna jasotzen du bere lanpostua duen Bilboko udaletxean PP eta PSE-EE erasoaren «erantzule» egin dituzte LABek eta Bilboko Konpartsek. Bi alderdi hauek eta zenbait komunikabideek kanpaina gogorra egin zuten Sonia Poloren izendapenaren aurka euskal preso politiko baten arreba delako [52].
  • Abuztuaren 21a : Hiltzeko mehatxuak egin zizkieten Arbizuko EAE-ANVko zinegotziei eta Orkoiengo ezker abertzaleko kide bati[53]. Geroztik udalak salaketa ezarriko epaitegian eta herritarrei antzeko erasoak salatzeko eskatuko die[54].Arbizuko kasuan pintaketan udaletxeko atean eta horman agertu ziren. Hau salatzeko udalak irailaren 5an burutu zuen manifestazio bat.
  • Abuztuaren 22a. Basaurin Javier Gorostiaga espetxetik atera eta handik gutxira hildako preso politikoaren aldeko oroitarria lapurtu zuten zenbait ezezagunek.[55]
  • Abuztuaren 22a: Nafarroako Ezkaba mendiko gotorlekuan bertako presondegian erahil zituzten Frankismoaren presoak omentzen zuen mausoleoa erabat txikitzen dute. Lekuan "Arriba España", "Cristo Rey" eta Falangeren pintaketak azaltzen dira[56].
  • Abuztuaren 22a: Aitzoaingo hilerrian, Frankismoaren biktimen aldeko oroitarria apurtzen dute eta bertan "Jose Antonio Presente", "Ainzoaín a sus caidos en la Cruzada" eta "Falange Espainolaren" pintaketak azaltzen dira[57].
  • Abuztuaren 23a. Duela gutxi euskal preso politikoen argazkiak erakusteagatik jabeek Madrileko Espainiako Auzitegi Nazionalean aurkeztu behar izanez gero, Iruñeko Ezpala eta Zurgai tabernak pintaketa faxistez josita azaldu ziren. Baita Errotxapea auzoko Ipar Gorri taberna ere. Pintaketetan mira-puntuak, ikur faxistak eta "legiak zerratzen ezpaitu Falangeak eginen du" bezalako esaldiak agertzen ziren.[58][59]
  • Abuztuaren 25ean, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatzen du Oiartzungo Udaletxean pintaketa faxistak azaldu direla. Pintaketetan "Gora España", "Vigilancia y terror falangista" zein ikur faxistak azaldu ziren. Antza hau da abuztuan zehar bigarren aldia antzeko pintaketak udalean bertan egiten dituztela.[60].
  • Abuztuaren 26a: Pintaketa faxistak azaldu ziren Berrioplanoko hilerrian "Caidos por Dios y Por España contra el comunismo" leloarekin. [61].
  • Abuztuaren 27a: GAL-eko biktimak izan ziren Josean Lasa eta Joxi Zabalaren monolitoan, Tolosan, pintaketak azaldu ziren. "Gora Galindo" eta "Cerdos comunistas" leloekin [62].
  • Abuztuaren 31a. Remi Aiestaran, Billabonako EAE-ANVko alkateordea herriko jaietan euskal preso politikoen aldeko ekitaldi baten goraberan, Ertzaintzarekin istilu bat izan eta gero, bihotzekoak jota hil zen. Handik zenbait astetara, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu zuen Billabonan bertan "Viva España" pintaketa ugari azaldu zela[63].
  • Irailaren 2a: Hainbat pintaketa agertzen dira Bidarraien eta Gixunen esbastikekin eta "España" leloarekin presoen aldeko aurreneko pintaketak ezabatzen[64]
  • Irailaren 3a: Malerrekako Gazte Asanbladak, Legaseko jaietan bere txoznan egindako pintaketa faxistak salatzen ditu. Falangearen ikurraz gain, "Hemen ez", "Alde hemendik" eta "Puta semeak" idatzi zizkieten. Txosnan.[65]
  • Irailaren 9a: Amnistiaren Aldeko Mugimendua ak salatzen du Granadan euskal preso politikoei bisita egitera zihoan furgoneta bati bi kaputxadun hurbildu zirela, eta ihes egin zutela senideek ikusterakoan. Amnistiaren aldeko Mugimenduak gertaera gerra zikinaren saiakeratzat jotzen du gertaera[66].
  • Irailaren 10a. Ezezagunek Hondarribiko Muara Elkarteko ikurrinari sua eman zioten herriko jaietan. Ez da lehendabiziko erasoa Taberna-egoitza honen aurka. Hainbat aldiz saiatu dira atea bortxatzen eta presoen aldeko zenbait bandera lapurtu dituzte[67].
  • Irailaren 16a. Daniel Saralegi nafarrak prentsaurrean salatu zuen ustezko polizia batzuek zazpi orduz bahitu eta mehatxuak egin zizkiotela. Imanol Pancorbo eta Saioa Zerain gazteek ere ustezko polizien jazarpena salatu zuten prentsaurreko berean [68].
  • Irailaren 22a: "Falange y Tradicion" izeneko talde batek bere gain hartzen ditu Euskal Herriko Hegoaldeko lau herrialdetan izandako mota ezberdinetako 25 eraso[69].
  • Irailaren 30a: Amnistiaren aldeko mugimenduak salatzen du Interneten bidez euskal preso politikoen argazkiak nola tirokatzen dituzten bideoa zabaltzen ari direla[70][71].
  • Irailaren 30a: Gasteizko Gaztetxeko atean eta kanpoko paretetan hainbat pintaketa egin dituzte; Espainiaren aldekoak, ETA erakundearen kontrakoak eta euskal presoentzat heriotza eskatzen dutenak. Pintaketak egiteaz gain, tabloi bat ere hautsi dute[72].
  • Urriaren 3a: Ezezagunek Lizarrako udalak Fray Diego de Lizarra kultur etxeko patioan aldatutako Gernikako Arbolaren kimua aizkorakadaz txikitzen dute[73].
  • Urriaren 6a: Iruñeako Errotxapea auzoko Basajaun taberna abertzalearen ikurriña erretzen dute gauean.
  • Urriaren 7a: Eraso faxistak salatzeko manifestazioa deitzeko ohar batean, zera salatzen da. Duela zenbait aste faxisten talde bat handi bat inpunitate osoz eta egun argitan Ioar mendira igo zirela EITBko errepikagailuan pintaketa faxistak egiteko[74].
  • Urriaren 8a: Donostiako zenbait gazteek salatzen dute hiriko diskoteka batean talde faxista baten erasoa jasan zutela, botilkadak ,kolpeak eta abar, elastiko errebindikatiboak eramateagatik. Erasotzaile batek esan zien militarra zela. Gaztetako bati buruan bost puntu eman behar izan zizkioten[75].
  • Urriaren 9a: Koldo Plak, Antsoaingo Nafarroa Bai ko zinegotzia, gutun bat jasotzen du Falange y Tradicion taldearen izenean heriotz mehatxuekin Nafarroan hilabete batean uzten ez badu. Pla lehen inkontrolatuen erasoa jasandako Txinparta elkarteko kidea da, baita Nafarroan Fusilatutako Senideen Elkartekoa.[76]
  • Urriaren 11a: Hainbat talde eskubitar eta falangista espainolek Iruñean deitutako manifestazioaren kontra kontramanifestatzen ari ziren 6 antifaxista atxilotzen ditu Espainiako Polizia Nazionalak. Beste aldetik Lizarran manifestazioa deitzen dute Gernikako Arbolaren kimuaren mozketaren aurka, eta jakiten da ere azken egunetan eskualdeko ultraeskuindar ezagun batek Ziraukiko gazte bat jipoitu duela [77].
  • Urriaren 15a: Durangoko Aralarkide eta Iratzarri-kide batek mehatxu faxista eta homofoboak salatzen ditu[78].
  • Urriaren 15a: Beasaingo Arrano elkarte abertzalearen etxaurrean zegoen pankarta erretzen dute gauean[79].
  • Urriaren 23a: Falange y tradicion taldearen kideak eta hainbat erasoen egileak izatea egotzita, Goardia zibilak bost lagun atxilotzen ditu Nafarroan eta Zaragozan[80].
  • Urriaren 28a: Federico Engels Fundazioak eta Ikasleen Sindikatuak zera salatzen dute:[81] Gasteizko beraien egoitzetan pintaketa faxista mehatxugarriak azaldu direla.
  • Azaroaren 2a: Hondarribiko elkarte abertzale baten presoen aldeko bandera erretzen dute berriro. Eraso faxisten zenbait biktimek prenstaurrekoa eskaintzen dute Iruñean[82].
  • Azaroaren 2a: Mikel Arregiren omenezko plaka lapurtzen dute Etxarri Aranatzen. Mikel Arregi, HBko zinegotzia Lakuntzan, Goardia Zibilak hil zuen errepide kontrol batean 1979an[83].
  • Azaroaren 16a: Igorreko gazte abertzale batek zera salatzen du: lau ezezagunek, poliziak bezala aurkeztu zirenak, mehatxu egin ziotela eta bala bat eskuan jarri poliziarekin kolabora zezan[84].
  • Azaroaren 17a: Gerra zikinak erahildako Josu Muguruza ezker abertzaleko diputatuaren aldeko oroitarria eraso egin zuten Bilbon pintaketa iraingarrien bidez[85].
  • Abenduaren 28a: LAB sindikatuak Bilbon duen egoitzan Goardia Zibilaren aldeko eta Falange Españolak sinaturiko margoketak egin dituztela salatzen dute[86].

[aldatu] 2010

  • Otsailaren 7a: Urduñako herritar batek prentsaurrekoan salatzen ditu GALen izenean bere aurka egindako etengabeko heriotz mehatxuak[87]
  • Otsailaren 13a: Ezezagun batzuek Hondarribiko Muara Kultur Elkartearen aurrealdean zegoen ikurriñari su eman zioten gauez. Elkarteko bazkide batek salatu du azkenengo urtean ikurriña sei aldiz lapurtu edo erre dutela[88].
  • Martxoaren 24a: Zizur Nagusian, Eder Ariz preso ohiaren etxe alboan margoketa bat egiten dute: "Eder Muerete" testoarekin eta diana baten marrazkiarekin[89].
  • Apirilaren 5a: Amnistiaren Aldeko Mugimenduak egun batzuk geroago salatu zuenez, Guardia Zibilak Zestoan jarritako kontrol batean Azpeitiko hiru gazteren autoa geldiarazi zuen; hiru gazteren aurpegietan armak jarrita zituztela haietariko bat torturekin mehatxatu zuten[90].
  • Maiatzaren 9a: Oiartzunen, Ertzain batzuek Esteban Muruetagoienaren omenezko plaka puskatzen dute mailu batez. Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez gertaera goizeko laurak inguruan gertatu zen.[91].Zenbait egun geroago Rodolfo Ares barne sailburuak onartzen du Ertzain bat egon daitekela eraso honen atzetik[92].
  • Maiatzaren 21a: Iruñean, talde faxista batek Ekologistak Martxanen erakusketa bati eraso egin dio. Materiala apurtu dute eta esvastika bat marraztu dute hareaz .[93]. Prentsa ohar berberean ekologistek gogora ekarri zuten joan den astean esvastika bat marraztu zutela Lizarrako gaztetxearen aurrean.
  • Maiatzaren 21a: Patxi Itziar, Iñaki Ormaetxea eta Jokin Leundaren omenezko monolitoa desagertarazten dute Arno gailurretik. Aurreko egunetan, ertzaintza monolitoaren kokapenarengatik galdezka ibili ziren.[94].
  • Ekainaren 1a: Birritan bahitu eta herio mehatxua egin diotela salatu du Aulestiko gazte batek. Guardia Zibilaren aldetik «jazarpen itzela» jasaten ari dela eta, salaketa jarri du Mikeldi Zenigaonaindia gazteak[95].
  • Ekainaren 3a: Andiako mendilerroan kokaturik Euskal Herriko erdigune geografikoa seinalatzen duen eta mairu baratzaren itxura daukan oroitarriak erasotzen eta apurtzen dute.
  • Uztailaren 3a: Ezezagunek Bilboko Deustu auzoko ibarrean jarrita zegoen ikurriña lapurtu dute masta apurtu ostean[96].
  • Uztailaren 10a: Harriak eta botilak jaurti dituzte Gasteizko gaztetxearen kontra. Gaztetxeko kideek "herri mugimenduaren aurkako eraso" gisa jo dute [97].
  • Uztailaren 10a: Iruñean zenbait pintaketa egin zituzten irain eta lelo espainolista eta abertzaletasunaren kontrakoekin "El karmen" kaleko Herriko Tabernan[98].
  • Uztailaren 10a:Iruñeako San Ferminetan, San Fermin Peñaren tabernako komunak nahita saboteatu zituzten taberna itxiarazteko[99].
  • Uztailaren 11a: Iruñeako San Ferminetan "Independentzia" leloarekin elastikoa zeraman gazte bat taberna batean jipoitu zuten. Taberna hura Goardia zibilaren koartel batetik gertu dago eta zenbait goardia gaztea erretenitu zuten erasotzailekin mintzatzen ziren bitartean[100].
  • Uztailaren 11a: Iruñean "Viva España" oihukatzen zuten zenbait ezagunek "San Fermin" Peñako bi kide jipoitu zituzten[101].
  • Uztailaren 11a: Iruñean, eztabaida bat eta gero, Espainako bandera zeraman hiritar frantziar batek zenbait herritar erasotu zituen, eta beraiek ere bera erasotu zuten beraien aldetik[102].
  • Uztailaren 22a: Getxoko Erromo auzoan Branka elkarteak mehatxuak jaso zituen Falangearen izenean. Ezezagunek burua moztuta zeukan oilo bat txintxilikatu zuten elkartearen atean mezu mehatxugarri batekin[103].
  • Abuztuaren 8a: Donostiako udaltzaingoak bi pertsona atxilotu zituen Gipuzkoako Foru Aldundiaren eraikinean bandera espainarraren inposaketa salatzeko ezarrita zegoen plaka ebazteagatik. Ondoren libre utzi zituzten "plakaren lapurketa" leporatuz[104].[105]. Geroztik jakin zen eskuin-muturreko talde karlista baten kideak zirela biak.
  • Abuztuaren 28a: Astebukaerero Puerto de Santamariako espetxera euskal preso politikoak bisitatzera senideak eramatean duituen autobusa harriz eraso egin zuten. Nahiz eta pertsona batek polizia deitu eraso izaten ari zen bitartean, inor ez zen bertaratu. Etxerat elkarteak salatu zuenez, senide beraiek joan behar izan zuten komisaldegira salaketa aurkeztera. Autobusaren kristalak kaltetuta suertatu ziren[106].
  • Irailaren 7a: Autoan mailatuak egin eta irainak idatzi zizkioten AHTk kalteturiko herritar bati Legorretan. Kaltetua izatean gain herritarrak familiaren baserriaren inguruko obrak legez kanpo egiten ari ziren salatuta zeukan[107].
  • Irailaren 14a: Ekin erakunde independentistaren aurkako polizi operezio batean, Goardia Zibilak Kantabriako Nojan atxilotutako Aniaiz Ariznabarretaren militantearen bikoteak zera salatzen du; beraien kotxea zenbait kaltekin topatu zituela bere lagunaren atxiloketa eta gero, zehazki bi gurpil zulatuta[108].
  • Azaroaren 10a: Amnistiaren aldeko mugimenduak zera salatu zuen: Urbasako Otsoportillo delako parajean, bertan 36ko gerlan frankistek erahildako dozenaka herritarrak omentzen dituen oroitarriak erasotu egin zutela. Bertan pintaketa mehatxugarriak azaldu ziren «Ezinezkoa da jada Bakea izatea, gerra galdu zenuten eta" "Lehertuko zaituztet" leloekin. Harekin batera, oroitarrian espainiako banderak marraztu zituzten eta bertan ezarritako loreak txikitu zituzten. Ez da lehenengo aldia oproitarri hori eraso egiten dutela[109].
  • Abenduaren 10a: Arnaldo Otegi askatzeko espetxeraino egin zen martxan parte hartzen ari zen pertsona batek jipoi bat jaso zuen, beste pertsonengandik ehun metrora zegoela. Martxako antolatzaileek ekitaldiaren amaieran jakinarazi zutenez, faxista talde batek gazte batzuk jipoitu zituen. Esan zutenez, jipoia jaso zuen gaztea Logroñokoa da, eta Iruñeko bi lagunekin hurbildu zen martxara[110]. Handak zenbait hilabetera Alianza Nacional talde faxistak jipoia eta mehatxuak bere gain hartu zituen bere WEB horrialdean[111].
  • Abenduaren 18a: Andoni Akesolok Arratiako gaztea etengabeko dei mehatxugarriak jasotzen ari dela salatzen du[112].

[aldatu] 2011

  • Urtarrilaren 10a: Bermeoko herritar baten kotxearen alde guztiak marra gorri eta horiekin, Espainiako bandera imitatzeko asmoz, zikinduta agertu ziren. Horrez gain, bi gurpil zulatuta agertu ziren[113].
  • Otsailaren 21a: Baionako AEKko egoitza eta Kalostrape taberna pintura zuriz zikinduz erasotu zuten[114].
  • Ekainaren 4a: Hiru ezezagunek Iruñeko Ezpala tabernako zerbitzaria jipoitu zuten. Ezpalako bazkide asanbladak gertaera hurrengo astean ezagutarazi eta salatu zuen[115].
  • Ekainaren 9a: Ezezagunek Zallako gaztetxea erre zuten [116]. Hurrengo astean eraso berria jasan zuen, berriro erre zutelarik[117].
  • Uztailaren 2a: Usurbilen ezezagunek sua eman zioten preso politikoen aldeko bandera bati etxean bertan sute bat eraginez[118].
  • Uztailaren 4a: Lasarten ezezagun batzuek Xirimiri elkarte abertzalearen atarian zabor poltsa bat hustu eta sua eman zioten, elkarteko kide bat barruan zelarik[119].
  • Uztailaren 9a: Donostiako Genozidio Frankistaren Biktimen Elkarteak Donostian bertan azken egunetan suntsitu eta lapurtutako zenbait oroitgarrien kontu ematen du. Udalak ekintzak salatu eta berriro ezartzeko hitza ematen du[120].
  • Uztailaren 30a: Lasarteko Bilduko alkateak bere aurkako mehatxuak salatzen ditu[121].
  • Abuztuaren 6a: Andoaingo Bilduko alkateak bere kontrako mehatxuak salatzen ditu[122].
  • Abuztuaren 7a: Sare Antifaxista taldeak Uribe kostan agertutako pintaketa faxistak salatzen ditu. Antza pintaketa mehatxugarri hauek "Resistencia Norte" talde nazi espainolistak egindakoak dira eta Sare Antifaxistak salatzen du beraien zenbait edukin deliktiboa dela. [123].
  • Abuztuaren 9a: Gasteizko Etxerat-ek, euskal preso politikoen aldeko elkartea, Gasteizko jaietan bere egoitzan izandako asaltoa salatzen du[124].
  • Abuztuaren 17a: Zibilez jantzitako Guardia Zibil talde bat Burlatako Euskal Herria peñara sartu eta probokatu nahian ibili zen, lokal barruan zegoen jendea bultzatuz, irainduz eta mehatxatuz. Burlatako zenbait herri erakundek salatu dutenez zazpi lagunek (bost gizon eta bi emakume) osatzen zuten probokatzaile taldea, haietariko bik Guardia Zibil plakak erakutsi zituztelarik[125].
  • Irailaren 16: Donostiako Abuztuaren 31 kaleko hainbat auzokideek mehatxu larriak jaso zituzten preso politikoen aldeko banderolak esekitzeagatik[126].
  • Irailaren 22a: Laurence Marineak, Iparraldeko Askatasunako kidea, bere kotxean agertutako segimendurako tresna elektronikoaren ezarketa salatzen du publikoki[127].
  • Irailaren 29a: Aulestiako eta Gernikako Udalek Mikeldi Zenigaonaindia Aulestiko gazteak, ustez poliziak izan daitezken ezezagunen aldetik, etengabeko jazarpena eta mehatxuak salatzen dituzte[128].
  • Urriaren 1a: Ezezagunek sua ematen diote Bilboko alde zaharreko Herriko Tabernari hainbat kalte eraginez[129].
  • Urriaren 5a: Iñaki Errazkinek, Azpeitiako EAE-ANVko alkate ohia eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bilduren goi kargua, heriotz mehatxuak jasotzen ditu[130].
  • Azaroaren 12a: Oñatiko Bilduko hautetsia den Iosu Lizarraldek mehatxu gutuna jaso duela salatzen du [131].

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

  1. Iturri nagusia: EUSKADI ETA ASKATASUNA. EUSKAL HERRIA Y LA LIBERTAD entziklopedia
  2. [Amedo: el estado contra ETA]
  3. Pasaiako segada ikertzen
  4. http://www.elpais.com/articulo/opinion/PAiS_VASCO/muerte/Rosa/Zarra/elpepiopi/19950728elpepiopi_6/Tes/ El Paiseko iritzi artikuloa, Rosa Zarraren medikuak eginda
  5. Gara egunkaria 2007.03.23
  6. El Mundo egunkaria
  7. Telefono entzuketak Berria egunkarian
  8. Jose Antonio Saenz de Santamaria
  9. Amnistiaren Aldeko Batzordeen oharra
  10. http://www.lafogata.org/paisvasco/vasco_281.htm Angel Berruetaren kasuaren laburpena.
  11. http://euskalherria.indymedia.org/eu/2007/01/35522.shtml Berrueta familiak mehatxuak jasotzen ditu.
  12. Martin jotzeagatik lau militar epaituko dituzte gara.net
  13. Artikuloa Deian
  14. Artikuloa Deian
  15. ukberri.net
  16. Aritxulegiko EAE-ANVren gudarien aldeko oroitarria berriro erasotuta
  17. Aritxulegiko oroitarria berriro erasotuta, Ahaztuak
  18. Donostiako Askatasuna
  19. Askatasunaren oharra
  20. Gara egunkaria
  21. Berria
  22. Askatasuna
  23. Groseko biztanleak
  24. [1] gara.net
  25. [2] gara.net
  26. Indymedia
  27. Donostiako AAM
  28. gara.net
  29. apurtu.org
  30. gara.net
  31. http://paperekoa.berria.info/harian/2009-09-13/002/008/Giro_politikoaren_babesean.htm
  32. http://www.gara.net/paperezkoa/20090202/119642/es/Electos-llaman-desde-Amaiur-conquistar-memoria-futuro
  33. http://www.gara.net/paperezkoa/20090225/123887/es/Un-afiliado-PSE-libre-despues-atacar-herriko-tras-acto-oficial-Lazkao Gararen artikuloa
  34. www.gara.net/.../Comprension-generalizada-para-quien-ataco-herriko-Lazkao - Gararen artikuloa
  35. Artefacto contra la Herriko Taberna de Tuterakaosenlared.net
  36. http://www.gara.net/paperezkoa/20090418/132801/es/Sustraen/la/placa/en/recuerdo/a/Quijera/muerto/por/disparos/de/la/Policia/
  37. Nuevo artefacto casero en la Ribera, esta vez contra un gaztetxe de Arguedas gara.net
  38. http://paperekoa.berria.info/harian/2009-08-25/008/006/Pintaketak_egin_eta_oroitarriak_apurtu_dituzte_IruÒerrian.htm
  39. (Euskaraz) Lapurretaren berria kazeta.info webgunean
  40. (Euskaraz) Jon Anza preso ohia desagertu izanagatik plenta ezarri dute Baionako Auzitegian kazeta.info
  41. (Euskaraz) Atacan de noche el monolito por los esclavos del franquismo de Irurita gara.net
  42. www.askatu.org/berria.php?id_edukia=2705 -
  43. (Euskaraz) Poliziak bahitu, jazarri eta jipoitu egin duela salatu du Bilboko preso ohi batek berria.info
  44. (Euskaraz) Nafarroako torturaren zerrenda beltzean dagoen senide baten kotxea erasotu dute askatu.org
  45. (Euskaraz) Berangoko hainbat gaztek autoetan egindako miaketak salatu dituzte etengabe
  46. (Euskaraz) ANVko ekintzaileen omenezko oroitarria balez josi dute berria.info
  47. (Euskaraz) gara.net: "Zigor Goikoetxearen gurasoen etxea erretzen saiatu dira"
  48. Destrozan en Artika la placa que recuerda a 17 prisioneros del franquismo gara.net
  49. El ex preso Alain Berastegi denuncia que ha sido secuestrado y torturado
  50. Alain Berastegi: Beraiekin kolaboratzen ez banuen bizitza izorratuko zidatela esan zidaten askatu.org
  51. Gudarien Aritxulegiko oroitarria erasotu dute. Oarsoko Hitza
  52. Txupineraren argazkia eta bala bat zituen gutun bat jaso dute Bilboko udaletxean berria.info
  53. Hiltzeko mehatxua egin diete Arbizuko zinegotziei gara.net
  54. http://www.gara.net/paperezkoa/20090826/153606/es/El-Ayuntamiento-Arbizu-personara-acusacion-ataque-fascista
  55. Roban en Basauri el monolito en recuerdo del fallecido preso Javier Gorostiaga gara.net
  56. http://paperekoa.berria.info/harian/2009-08-25/008/006/Pintaketak_egin_eta_oroitarriak_apurtu_dituzte_IruÒerrian.htm Berriaren artikuloa
  57. http://paperekoa.berria.info/harian/2009-08-25/008/006/Pintaketak_egin_eta_oroitarriak_apurtu_dituzte_IruÒerrian.htm Berriaren artikuloa
  58. Ezpala, Zurgai eta Ipar Gorri tabernak erasotu dituzte asteburuan askatu.org
  59. http://www.berria.info/albisteak/35729/Zurgai_eta_Ezpala_tabernetan_Falangeak_sinatutako_mezuak_idatzi_dituzte.htm
  60. http://www.gara.net/paperezkoa/20090826/153604/eu/Oiartzungo-udaletxean-pintada-faxistak-agertu-dira-birritan-azken-egunotan
  61. http://www.noticiasdenavarra.com/ediciones/2009/08/26/sociedad/navarra/d26nav7.1700871.php
  62. http://paperekoa.berria.info/harian/2009-08-28/011/010/Irudia._Tolosa._LASA_ETA_ZABALAREN_HARRIARI_ERASOA.htm
  63. http://www.gara.net/paperezkoa/20090901/154468/eu/Ertzaintzak-Villabonan-inpunitate-osoz-diharduela-salatu-dute
  64. http://www.gara.net/paperezkoa/20090903/154812/es/Aparecen/pintadas/varias/esvasticas/en//las/localidades/de/Bidarrai/y/Gixune/
  65. http://paperekoa.berria.info/harian/2009-08-29/012/010/Irudia._Legasa._PINTAKETA_FAXISTAK_TXOSNETAN.htm
  66. http://www.berria.info/albisteak/36032/Aurpegia_estalita_zeramaten_bi_pertsona_presoen_senideen_furgonetara_hurbiltzen_saiatu_dira_Granadan.htm
  67. http://www.gara.net/paperezkoa/20090911/156043/es/Prenden-fuego-ikurrina-Muara-sociedad-abertzale-Hondarribia
  68. Ustezko poliziek zazpi orduz bahitu dutela salatu du Gora Iruñea! elkarteko kide batek berria.info
  69. http://www.gara.net/paperezkoa/20090923/157974/es/Silencio-oficial-tras-reivindicarse-25-ataques-ultras-que-siguen-impunes
  70. http://paperekoa.berria.info/harian/2009-10-01/009/006/AAMk_dio_gerra_zikina_bultzatzen_duela_sarean_presoei_tiroka_ageri_diren_bideoak._YouTuben_jarrita_dago_bideoa_eta_aurpegia_estalita_daukaten_bi_lagun_presoen_argazkiei_tiroka_ageri_dira.htm
  71. http://www.youtube.com/watch?v=qyFDYdWI9sg
  72. http://www.askatu.org/berria.php?id_edukia=3614&lang=eu
  73. http://www.gara.net/paperezkoa/20091007/160308/es/Falange-Tradicion-reabre-debate-sobre-impunidad-fascistas
  74. http://www.gara.net/paperezkoa/20091007/160308/es/Falange-Tradicion-reabre-debate-sobre-impunidad-fascistas
  75. http://www.gara.net/paperezkoa/20091010/160808/es/Fascistas-agreden-jovenes-Donostia-amenazan-carta-edil-Antsoain
  76. http://www.gara.net/azkenak/10/160749/es/Un-edil-Antsoain-recibe-amenazas-fascistas
  77. http://www.gara.net/paperezkoa/20091012/161090/es/Seis-detenidos-Irunea-tras-violentas-cargas-contra-antifascistas
  78. http://paperekoa.berria.info/harian/2009-10-15/017/004/Durangoko_Aralarreko_kide_batek_mehatxu_Çfaxista_eta_homofoboakÈ_salatu_ditu.htm
  79. http://www.goierrikohitza.info/paperekoa/2009-10-18/p00005008/AAMren_auzian_Ainhoa_Irastorza_atxilotu_izana_salatu_dute_Ordizian.htm
  80. http://paperekoa.berria.info/harian/2009-10-24/008/005/Falangearen_erasoak_egitea_egotzi_eta_bost_lagun_atxilotu_dituzte.htm
  81. http://www.izaronews.info/2009/10/aparecen-pintadas-fascistas-y-amenazas-en-la-sede-de-la-fundacion-engels-y-el-sindicato-de-estudiant.html
  82. http://www.gara.net/paperezkoa/20091103/164675/es/El-Juzgado-mantiene-ocultas-imputaciones-Falange-Tradicion
  83. http://www.noticiasdenavarra.com/2009/11/14/politica/navarra/atentan-contra-el-recuerdo-de-mikel-arregi-en-el-30-aniversario-de-su-asesinato
  84. http://www.gara.net/paperezkoa/20091117/167075/es/Amenazan-joven-Igorre-una-pistola-para-que-colabore-policialmente
  85. http://www.berria.info/albisteak/37453/Josu_Muguruzaren_omenezko_monolitoari_eraso_egin_diote.htm
  86. http://www.branka.biz/content/view/2599/1/
  87. http://www.gara.net/paperezkoa/20100207/181679/es/Un-vecino-Urduna-sufre-constantes-amenazas-muerte-nombre-GAL-
  88. http://www.gara.net/paperezkoa/20100214/182978/es/Queman-ikurrina-Muara-sexta-vez-Hondarribia-
  89. http://www.apurtu.org/?q=node/1246
  90. http://www.berria.info/albisteak/40396/.htm
  91. http://www.askatu.org/berria.php?id_edukia=4509&lang=eu
  92. http://www.berria.info/albisteak/41550/aresek_aitortu_du_balitekeela_ertzain_batek_hautsi_izana_muruetagoiena_zenaren_oroigarria.htm
  93. http://www.gara.net/paperezkoa/20100523/200924/es/Ekologistak-Martxan-denuncia-ataque-fascista-Irunea
  94. http://abantian.blogspot.com/2010/05/gudarien-omenezko-monolitoa.html
  95. http://paperekoa.berria.info/harian/2010-06-01/010/005/birritan_bahitu_eta_herio_mehatxua_egin_diotela_salatu_du_aulestiko_gazte_batek.htm
  96. http://bilbobranka.wordpress.com/2010/07/04/deustuibarran-jarritako-ikurrinari-erasotu-diote/
  97. http://www.berria.info/albisteak/42441/harriak_eta_botilak_bota_dituzte_gasteizko_gaztetxearen_kontra.htm
  98. http://www.gara.net/paperezkoa/20100719/210927/es/Revelan-mas-agresiones-policiales-incontrolados-Sanfermines
  99. http://www.gara.net/paperezkoa/20100719/210927/es/Revelan-mas-agresiones-policiales-incontrolados-Sanfermines
  100. http://www.gara.net/paperezkoa/20100719/210927/es/Revelan-mas-agresiones-policiales-incontrolados-Sanfermines
  101. http://www.gara.net/paperezkoa/20100719/210927/es/Revelan-mas-agresiones-policiales-incontrolados-Sanfermines
  102. http://www.gara.net/paperezkoa/20100719/210927/es/Revelan-mas-agresiones-policiales-incontrolados-Sanfermines
  103. http://www.gara.net/paperezkoa/20100723/211546/es/La-Falange-amenaza-nuevo-Getxo
  104. http://www.berria.info/albisteak/42921/gipuzkoako_diputaziotik_espainiako_banderaren_salaketa_plaka_kentzeagatik_atxilotu_dituzte_bi_lagun.htm
  105. http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2010/08/10/politica/euskadi/una-pareja-de-madrilenos-arranca-la-placa-de-la-diputacion-contra-la-bandera-de-espana
  106. http://www.gara.net/paperezkoa/20100830/218072/es/La-Policia-acudio-lugar-mientras-hombre-apedreaba-autobus-Etxerat
  107. http://www.gara.net/paperezkoa/20100917/220977/eu/Autoan-mailatuak-egin-eta-irainak-idatzi-dizkiote-AHTk-kalteturiko-bati-Legorretan
  108. http://www.gara.net/paperezkoa/20100915/220749/es/La-izquierda-abertzale-califica-sabotaje-nueva-fase-operacion-Guardia-Civil
  109. http://www.gara.net/paperezkoa/20101106/230571/es/Atacan/un/monumento/por/los/fusilados/en/la/sierra/de/Urbasa/
  110. http://berria.info/albisteak/46016/ehunka_pertsonek_hartu_zuten_parte_otegi_askatzeko_logroon_egin_zen_martxan.htm
  111. http://www.lostuyos.net/index.php?option=com_content&view=article&id=311
  112. http://kirruli.blogspot.com/2010/12/andoni-akesolo-igorreko-laguna-berriz.html
  113. http://euskalherrian.info/egunkaria/gaiak/2011-01-13-gaztetaaske.pdf
  114. http://www.eitb.com/albisteak/politika/osoa/604409/baionako-aek-ko-egoitza-eta-kalostrape-taberna-eraso-dituzte/
  115. http://http://www.gara.net/paperezkoa/20110611/271927/es/Denuncian-una-agresion-camarero-bar-Ezpala-Irunea
  116. http://www.berria.info/albisteak/51765/zallako_gaztetxea_erre_dute.htm
  117. http://gureametsak360000.blogspot.com/
  118. http://www.gara.net/paperezkoa/20110706/277023/es/Rechazo-unanime-ataque-monolito-recuerdo-Jauregi
  119. http://www.gara.net/paperezkoa/20110706/277084/eu/Zabor-poltsa---bat-erre-dute-Xirimiri-elkarte-aurrean
  120. http://www.gara.net/paperezkoa/20110709/277842/es/Donostia/repondra/las/placas/contra/el/fascismo/
  121. http://www.gara.net/paperezkoa/20110730/281991/es/El-alcalde-Lasarte-Oria-objeto-amenazas-una-carta-anonima
  122. http://www.gara.net/paperezkoa/20110806/283258/es/Los/ataques/y/amenazas/deben/tener/respuesta/
  123. http://www.gara.net/paperezkoa/20110805/283123/es/Denuncian-aparicion-pintadas-fascistas-Uribe-Kosta
  124. http://www.gara.net/azkenak/08/283896/es/Etxerat-afirma-que-seguira-defendiendo-presos-politicos-encima-criminalizacion-hostigamiento
  125. http://www.ateakireki.com/2011/08/denuncian-la-provocacion-de-un-grupo-de.html
  126. http://paperekoa.berria.info/berria/2011-08-31/009/002/presoen_aldeko_zapiengatik_mehatxuak_jaso_dituzte_donostiako_bi_ezkaratzetan.htm
  127. http://www.gara.net/azkenak/09/292421/eu/Laurence-Marinea-Askatasunako-kidearen-autoan-zainketa-dispositibo-bat-aurkitu-dutela-salatu-dute
  128. http://gernika-lumo.hitza.info/2011/09/28/zenigaonaindiaren-kontrako-polizia-erasoak-ikertzeko-eskatu-dute-gernika-lumoko-eta-aulestiko-udalek/
  129. http://www.gara.net/paperezkoa/20111004/294781/es/Sabotaje-herriko-Alde-Zaharra-Bilbo
  130. http://paperekoa.berria.info/harian/2011-10-06/008/003/gipuzkoako_aldundiak_iaki_errazkinen_aurkako_mehatxuak_salatu_ditu.htm
  131. http://www.gara.net/paperezkoa/20111113/303118/es/Bilduko-hautetsiek-jaso-dituzten-mehatxuak-salatu-dituzte-Onatin/

[aldatu] Bibliografia

  • AMEDO. El Estado contra ETA Melchor Miralles - Ricardo Arques. Plaza&Janes/Cambio16, 1989 - ISBN 84-7863-006-6
  • EL GAL. El terrorismo de Estado en la Europa de las democracias CEDRI. Txalaparta, 1990 - ISBN 84-86597-25-0
  • EUSKADI ETA ASKATASUNA. EUSKAL HERRIA Y LA LIBERTAD Txalaparta, 1993 - ISBN 84-86597-87-0
  • QUE SE VAYAN Javier Bordagaray Hordago, 1978 - ISBN 84-7099-042-X
  • 1984ko urtekaria Egin, 1985.
  • INDARKERIA POLITIKAREN ONDORIOZ IZANDAKO GIZA ESKUBIDEEN URRAKETEN BIKTIMAK. Jon Mirena Landa Gorostiza.

argitaletxea Eusko Jaurlaritza, Justiza, Lan eta Gizarte Segurantza Saila. Gasteiz, 2009.- ISBN 978-84-457-2915-1

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak