Kontrainsurjentziaren kronologia Euskal Herrian (1979)

Wikipedia, Entziklopedia askea

1979[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan Maria Bandres bahitzen eta Egin egunkaria lehertarazten saiatu ziren, eta Xabier Vinader kazetaria desagertarazteko plangintza egin dute BVEko taldekoek [1].

Gerra zikinak 5 hildako, hainbat zauritu eta kalte materialak eragingo ditu.


Urtarrila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Urtarrilaren 13a : Jose Manuel Pagoaga Gallastegi Peixoto tirokatu eta larri zauritu dute Donibane Lohitzunen. BVEk eta Triple Ak hartu dute ekintza beren gain. Perret anaiek egin zuten ekintza hau.[1]
  • Urtarrilaren 18a : Esteban Gete Arrieta balaz zauritu dute goizaldean Donostiako Bilindo tabernan zegoenean. Organizacion Armada para la Liberación Nacional contra el Marxismo y el Separatismo (OAMAS) izenekoek hartu dute erasoa beren gain.
  • Urtarrilaren 20a : Inkontrolatu talde batek kalea hartu, erasoak egin eta Luis Duran Fernandez hankan zauritu dute tiro batez, Gasteizen.


Otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Martxoaren 30a : Inkontrolatu talde batek Billabonako Or-konpon taberna tirokatu eta bertan zegoen Juan Alberto Uranga balaz zauritu dute.


Apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Apirilaren 26a : Azken hilabetean ugaritu egin dira gauez inkontrolatuen erasoaldiak Iruñean.


Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Abuztuaren 2a : Juan Lopategi Carrasco Pantu, Angel Iturbe Abasolo eta Arantza Sasiain tirokatu eta Lopategi hil eta Iturbe zauritu dituzte Baionan. BVEk hartuko du eintza bere gain.
  • Abuztuaren 15a : Teodoro Izar eta Santiago Ocio tirokatu dituzte Hendaian. BVEk hartu du ekintza bere gain.


Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Irailaren 1a: Andoaingo Sorabila auzoan hiru "inkontrolatuk" Joxe Maria Arruti (Zizurkil) kolpatu zuten konorterik gabe uzteraino. Andoaingo Ikerketa Batzordearen arabera, erasotzaileak Joxe Antonio izeneko beste lagun bat zelakoan aritu zitzaizkion galderak egiten.[3]
  • Irailaren 3a: Bilbon inkontrolatuek polizia lagundu zuten manifestazioak erreprimitzen.
  • Irailaren 13a: Justo Elizaran Sarasola eraso zuten Miarritzen. Urriaren 5ean hilko zen. BVEk hartu zuen ekintza bere gain. Egun berean, Frantziako poliziak Jose Perez, Henri Berger, Alexis Perhun, Marc Obadia eta Maxime Szonek atxilotu zituen Miarritzen bertan, ekintzaren egileak direlakoan.
  • Irailaren 16a: Bonba bat leherrarazi zuten Juan Jose Etxaberen jatetxean, Baionan. GAEk hartu zuen erasoa bere gain.
  • Irailaren 24a: Hernaniko alkate Juan Jose Uriaren aurka eraso egin baina huts egin zuten. BVEk hartu zuen bere gain.
  • Irailaren 29a: Donostiako Herri Batasuneko zinegotzi Tomas Alba Irazusta hil zuten Astigarragan. Grupos Armados Españoles izenekoek hartu zuten beren gain.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c [Amedo: el estado contra ETA]
  2. Werner Mauss, Espinosa y cómo acabar con el PCE(r) y los GRAPO fisicamente
  3. «Otro joven atacado por los "incontrolados" en Andoain», Egin, 1979-09-03.


Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • AMEDO. El Estado contra ETA Melchor Miralles - Ricardo Arques. Plaza&Janes/Cambio16, 1989 - ISBN 84-7863-006-6
  • EL GAL. El terrorismo de Estado en la Europa de las democracias CEDRI. Txalaparta, 1990 - ISBN 84-86597-25-0
  • EUSKADI ETA ASKATASUNA. EUSKAL HERRIA Y LA LIBERTAD Txalaparta, 1993 - ISBN 84-86597-87-0
  • QUE SE VAYAN Javier Bordagaray Hordago, 1978 - ISBN 84-7099-042-X


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]