Kontrainsurjentziaren kronologia Euskal Herrian (1980)

Wikipedia, Entziklopedia askea

1980[aldatu | aldatu iturburu kodea]

22 hildako eragin zituen, zaurituak eta kalte material ugari, baita desagertu bat.

Urtarrila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Martxoaren 3a : Juan Carlos Lentijo Ortega tiroz hil dute Guardia Zibilek Leioan.
  • Martxoaren 22a : Jesus Irazabalbeitia eta Francisco Artatxo balaz zauritu ditu Intxaurrondo kuartelko Guardia Zibileko zentinela batek.
  • Martxoaren 28a : Jesus Ijurko larri zauritu dute. BVEk hartu du ekintza bere gain.
  • Martxoaren 29a : Juan Jesus Goñi Markolegi, 17 urtekoa, hiru balaz zauritu du polizia batek Iruñean.


Apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Apirilaren 18a : 15 urteko gazte bat balaz zauritu du poliziak kontrol batean Bilbon.
  • Apirilaren 18a : Felipe Sagarna Zapa hil dute Hernanin. BVEk hartu du ekintza bere gain.


Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Maiatzaren 1a : Fuerza Nuevako kideek koktel molotov batzuk bota dituzte LAB sindikatuko manifestazioan doan jendearen aurka. Hiru zauritu izan dira.
  • Maiatzaren 8a : Maria Jose Bravo, 16 urteko gaztea, bortxatu eta hil egin dute Donostian. Haren mutila ere Francisco Javier Rueda zortzi urte geroago ere hil egin zen, jasotako jipoiaren ondorioz. Hilketak BVEk hartu zituen bere gain.
  • Maiatzaren 20a : Bigarren mobilizazio eguna faxisten erasoen aurka. Bilbon, Donostian eta Iruñean polizia oldartu zaie manifestariei.
  • Maiatzaren 11 : Gazte bat koma egoeran dago poliziak manifestazio baten aurka botatako ke pote baten kolpeaz.

Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Uztailaren 23a : BVEk bonba bat zartarazi du Bilboko haurtzaindegi batean: bertatik igarotzen ari ziren hiru pertsona hil dira, horietako bat 9 hilabetez haurdun zegoen andre bat.
  • Uztailaren 19a : Kaputxatu batek 2 kilo eta erdiko goma-2ko lehergailua bota zuen Elgetako "Ostatu" tabernaren barrura, tabernan 20 lagun inguru zirenean. Bonba ez zen lehertu botatzean detonagailua askatu zelako. [1].
  • Uztailaren 21a : Lehergailu batek Lemoako udaletxea eraitsi zuen. Batallon Vasco-español eta La Triple A izenean egindako deiek beren gain hartu zuen ekintza hori [2].
  • Uztailaren 23a : Maria Contreras Gabarri (17 urte), jaiotzeko puntua zuen umea eta Antonio Contreras Gabarra (12 urte) anai-arreba ijitoak eta Anastasio Leal Sarradillo hil ziren Bilbolo Amezola plazago Iturriaga haurtzaindegian jarritako bonba lehertzerakoan [3]. Triple Aren izenean egindako dei baten bitartez beraien gain hartu zuten ekintza [4]
  • Uztailaren 23a : Triple A izenean gutun bat jaso zuten Gipuzkoako liburudenda batean. Bertan, liburutegi hori eta beste hainbat eraisteko mehatxuak bota zituzten [5].
  • Uztailaren 28a : Martin Zubizarreta Zumeta bala batez zauritu dute UAReko guardia zibilek autoz Zarautzera zihoanean.

Abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Abuztuaren 30a : Angel Etxaniz tiroz hil eta lanean ari ziren bi emakume zauritu dituzte Ondarroan. BVEk hartu du ekintza bere gain.


Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Irailaren 7a : Miguel Mari Arbelaitz eta Luis Mari Elizondo tiroz hil dituzte Hernanin. BVEk hartu du bere gain.
  • Irailaren 10a : HBk autodefentsako deialdia egin du inkontrolatuei aurre egiteko.
  • Irailaren 21a : Inkontrolatuek eta BVEk Durango, Etxebarria eta Andoainen jardun dute.
  • Durangon lau lagun balaz zauritu dituzte.
  • Etxebarrian bi gazte bahitu, jipoitu eta auto batez zapaldu dituzte.
  • Andoainen lagun koadrila bat afaltzen ari zen lokala tirokatu dute.

Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Urriaren 15a : Jose Luis Sancha Lasa Los Arcos tabernan tiroz hil du polizia batek sarekada bat egiten ari zirenean.
  • Urriaren 20a : Espainiako polizia bat autoz Ipar Euskal Herriko lurraldean sartu da Angeluko gazte bat atxilotu eta Hego Euskal Herrira eraman du Izpegiko mugan.
  • Urriaren 24a : Guillermo Martin Orbegozoko langilea tiroz zauritu dute kalez jantzitako hiru guardia zibilek Hernanin, kalean paseatzen ari zenean.


Azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b [La tragedia de Alonsotegi a punto de repetirse en Elgeta] Egin 1980.07.20
  2. [La extrema derecha hizo volar el ayuntamiento de Lemoa] Egin 1980.07.22
  3. [Tres muertos y un herido grave en un atentado contra una ikastola-guarderia en Bilbao] Egin 1980.07.24
  4. [Grupos ultras reivindican el atendado de Bilbao] Egin 1980.07.26
  5. [La Triple A amenaza a los libreros de Gipuzkoa] Egin 1980.07.24
  6. [Amedo: el estado contra ETA]


Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • AMEDO. El Estado contra ETA Melchor Miralles - Ricardo Arques. Plaza&Janes/Cambio16, 1989 - ISBN 84-7863-006-6
  • EL GAL. El terrorismo de Estado en la Europa de las democracias CEDRI. Txalaparta, 1990 - ISBN 84-86597-25-0
  • EUSKADI ETA ASKATASUNA. EUSKAL HERRIA Y LA LIBERTAD Txalaparta, 1993 - ISBN 84-86597-87-0
  • QUE SE VAYAN Javier Bordagaray Hordago, 1978 - ISBN 84-7099-042-X


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]