Getxoko Arenas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arenas Club de Getxo
Ezizena(k) Historikoa
Sorrera 1909
Futbol zelaia Gobela
Getxo
(edukiera: 1.200 lagun)
Presidentea Jose Ignacio Zuazo Jauregi
Entrenatzailea Jon Pérez Bolo
Liga Hirugarren Maila (IV multzoa)
2013-14 3.a
Webgunea www.arenasclub.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Getxoko Arenas Getxoko Areeta auzoko futbol taldea da. 1909an sortua, orain Hirugarren Mailan dabil baina XX. mendeko hasieran Euskal Herriko klub nagusienetako bat zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kluba Areeta eta Negurin sortu zen. Hantxe partidak jokatzen zituzten 1901 urtean baina, 1909 arte itxaron zuten Arenas Football Club sortzeko, 1912an Arenas Club eta 1917an Arenas Club de Guecho izango zena.

Hasi zenetik gertuko Athletic Cluba zuen etsai nagusia. 1917an, lehendabizikoz Ipar Txapelketa irabazi zuen eta Espainiako Kopa jokatzera sailkatu zen. Finala Real Madriden aurka galdu zuen.

1919an Bizkaiko Txapelketa irabazi eta Espainiako Kopan Futbol Club Barcelona irabazi zuten. Gero, Kopan 1922an parte hartu zuen eta 1925ean eta 1927an txapeldunordea zen, FC Barcelonak eta Real Unionek irabazia hurrenez hurren.

1928an sorberria zen Futbol Ligako Lehenengo Mailan parte hartu zuen. Hantxe eman zituen zapi urte, profesionaltasunak gaina hartu zuen arte.

Gero, urte asko eman ditu Hirugarren Mailan, bertan denboraldi gehien jokatu dituzten kluben artean dago.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lehenengoa: Zamarra gorri-beltza eta praka beltzak.
  • Bigarrena: Zamarra eta praka berdeak.

Futbol zelaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gobela Futbol Zelaia, 1.221 ikusleentzako tokia eta 100x60 metro dituena.

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia Maila Emaitza
2006-07 Hirugarren Maila 11.a
2007-08 Hirugarren Maila 12.a
2008-09 Hirugarren Maila 11.a
2009-10 Hirugarren Maila 15.a
2010-11 Hirugarren Maila 8.a
2011-12 Hirugarren Maila 14.a
2012-13 Hirugarren Maila 2.a
2013-14 Hirugarren Maila 3.a

Futbolari ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entrenatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]