Real Unión
| Ezizena(k) | Txuribeltzak | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sorrera | 1915 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Futbol zelaia | Stadium Gal (Edukiera: 5.000) |
||||||||||||||||||||||||||||||||
| Presidentea | Ricardo García Arias | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Entrenatzailea | Roberto Olabe | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Liga | 2. B mailan | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| 2010-11 | 2. B mailan, 4. | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||
Real Unión Club de Irun 1915ean sortutako Irungo (Gipuzkoa) futbol taldea da, 2009-10eko denboraldian 2. mailan jokatuko duena.
Talde historikoa da, izan ere Espainiako Ligaren aitzindarietako bat izan zen, eta lau aldiz irabazi du Espainiako Futbol Kopa. XX. mendeko lehenengo herenetik aurrera, hala ere, gainbehera etorri zen kluba, eta 1965ean jokatu zuen azken aldiz liga horretako Bigarren Mailan.
Azken hamarkadotako jokalari ospetsuen artean, aipatzekoak dira Javier Irureta eta Roberto Lopez Ufarte.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Irunen futbolaren hastapena 1902an izan zen, "Irún Football Club" sortu zutenean. Bost urte geroago beste kirol arlo batzuk barne hartzeko izena aldatu zuten, "Irún Sporting Club" bilakatuz. Hurrengo urtean, bestela, klubaren barneko zatiketa baten ondorioz "Racing Club de Irún" taldea abiatu zuten, eta azkenean 1915ean gaur egungo izenarekin gelditu zen, batasuna islatuz.
Klubaren palmaresean dauden lau Errege Kopa hasierako garai hartakoak dira, 1913, 1918, 1924 eta 1927an irabazitakoak. Hain zuzen ere taldearen sasoi onenak 1910eko hamarkada eta 1930ekoaren artekoak izan ziren. Orduan, futbola profesionalizatu ondoren, diru gehiago zuten taldeek eraman zituzten Irungo jokalari garrantzitsuenak.
2008an berriro ere ezagutzera eman zen Espainiako Futbol Errege Kopan, Real Madril taldea kanporatu ondoren. Gainera, denboraldi horretan 2008-09koan, Espainiako futbol ligako bigarren B mailako lehenengo taldean 1. geratu zen eta igoera-fasea eta gero, Alcorcón FC taldeari irabazi ondoren, bigarren mailara igo ziren[1].
Markak [aldatu]
2008-09ko denboraldia arte hauek izan dira klubaren marka nagusiak:
- Lehen Mailan jokatutako denboraldiak: 4.
- Bigarren Mailan denboraldiak: 9.
- Bigarren B Mailan denboraldiak: 15.
- Hirugarren Mailan denboraldiak: 40.
- Inoizko posturik gorena espainiar liga txapelketan: 6.a (Lehen Mailan, 1929-30ean).
Espainiako Ligan ibilbidea [aldatu]
- 1928-1932: Lehen Maila.
- 1932-1936: Bigarren Maila.
- 1936-1939: Ligarik ez zen egon.
- 1939-1942: Bigarren Maila.
- 1942-1943: Erregional Maila.
- 1943-1951: Hirugarren Maila.
- 1951-1956: Erregional Maila.
- 1956-1958: Hirugarren Maila.
- 1958-1959: Bigarren Maila.
- 1959-1964: Hirugarren Maila.
- 1964-1965: Bigarren Maila.
- 1965-1972: Hirugarren Maila.
- 1972-1974: Erregional Maila.
- 1974-1977: Hirugarren Maila.
- 1977-1979: Bigarren B Maila.
- 1979-1993: Hirugarren Maila.
- 1993-1998: Bigarren B Maila.
- 1998-1999: Hirugarren Maila.
- 1999-2009: Bigarren B Maila.
- 2009-2010: Bigarren Maila.
- 2010-: Bigarren B Maila.
2012/2013 denboraldiko taldea [aldatu]
| Zkia. | Jokalaria | Posizioa | Altuera (m.) | Adina | Jatorria | Taldean noiztik | Oharrak | |||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Lehen taldea 2012/13 | ||||||||||
| 1 | Atezaina | 1'81 | (35 urte) | Girona CF | 2000 | |||||
| 2 | Atzelaria | 1'71 | (36 urte) | Amurrio Kluba | 2005 | |||||
| 3 | Atzelaria | 1'76 | (26 urte) | FC Cartagena | 2012 | |||||
| 4 | Aurrelaria | 1'75 | (29 urte) | CD Guijuelo | 06-07, 08-10, 2012 | |||||
| 5 | Atzelaria | 1'85 | (28 urte) | Eibar KE | 2012 | |||||
| 6 | Erdilaria | 1'77 | (26 urte) | CD San Roque de Lepe | 2012 | |||||
| 7 | Aurrelaria | 1'78 | (22 urte) | Harrobia | 2011 | |||||
| 8 | Fitxa librea | |||||||||
| 9 | Aurrelaria | 1'86 | (31 urte) | CD Mirandes | 2012 | |||||
| 10 | Erdilaria | 1'77 | (34 urte) | Palencia CF | 2011 | |||||
| 11 | Erdilaria | 1'81 | (29 urte) | CD Numancia | 2011 | |||||
| 12 | Fitxa librea | |||||||||
| 13 | Atezaina | 1'98 | (23 urte) | Real Valladolid | 2012 | |||||
| 14 | Atzelaria | 1'83 | (28 urte) | Albacete | 2012 | |||||
| 15 | Atzelaria | 1'80 | (26 urte) | CD Guijuelo | 2012 | |||||
| 16 | Atzelaria | 1'73 | (26 urte) | UB Conquense | 2012 | |||||
| 17 | Aurrelaria | 1'74 | (27 urte) | CD Leganés | 2012 | |||||
| 18 | Erdilaria | 1'88 | (26 urte) | UD Logroñes | 2012 | |||||
| 19 | Aurrelaria | 1'71 | (25 urte) | Real Sociedad | 2012 | Lagatua | ||||
| 20 | Fitxa librea | |||||||||
| 21 | Atzelaria | 1'85 | (23 urte) | CD Toledo | 2012 | |||||
| 22 | Fitxa librea | |||||||||
| 23 | Atzelaria | 1'87 | (21 urte) | Harrobia | 2011 | |||||
= Kapitainak.
= Epe luzeko lesioa.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Real Union, Bigarren Mailako taldea, Eitb Albisteak, 2009-06-22
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz)Real Unionen webgunea