Javier Clemente
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Javier Clemente Lázaro | |
| Ezizena | el rubio de Barakaldo ("Barakaldoko ilehoria") |
|
| Jaio | 1950eko martxoaren 12a (63 urte) |
|
| Posizioa | erdilari | |
| Garaiera | 1,68 m | |
| Futbolari ibilbidea | ||
| Urteak | Taldea | Part. (golak) |
| 1968–1971 | Bilboko Athletic Kluba | 47 (6) |
Javier Clemente Lázaro (Barakaldo, Bizkaia, 1950eko Martxoaren 12) futbol jokalari eta entrenatzailea.
Bilboko Athletic Klubeko jokalaria izan zen. Bere estreinaldia 1968 urtean izan zen, baina zauri larri baten ondorioz erretiratu behar izan zuen. Entrenatzaile ibilbidea Getxoko Arenas taldean hasi bazuen ere bere, Athleticekin estreinatu zen lehen mailan 80-81 denboraldian. Garai hartan Athleticek bi Liga txapelketa irabazi zituen jarraian, 1982-1983 eta 1983-1984 denboraldietakoak hain zuzen ere. Athleticekin orobat, 1984ko Errege Kopa eta 1985eko Superkopa erdietsi zituen. Bilboko taldeaz gainera, Bartzelonako R.C.D Espanyol, Atlético de Madrid, eta Real Betis zuzendu ditu.
1992tik 1998ra bitartean Espainiako futbol selekzio nazionaleko selekzionatzaile lanetan aritu zen, Estatu Batuetako (1994) eta Frantziako (1998) Mundialetan; Ingalaterrako Eurokopan (1996) ere aritu zen entrenatzaile bezala.
1999. urtean Real Sociedad taldeak kontratatu zuen entrenatzaile bezala, Bernd Krauss teknikari alemaniarraren ordezko izan zedin. Taldearen emaitza kaskarrak zirela-eta, urtebete baino ez zuen Donostian eman, eta 2000. urteko urrian bertan behera geratu zen talde zuri-urdinaren eta entrenatzaile bizkaitarraren arteko akordioa. Periko Alonso tolosarrak hartu zuen orduan taldearen ardura eta, handik gutxira, Olympique de Marseille taldeko entrenatzaile izendatu zuten Javier Clemente.
Kanpo loturak [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.