Bigarren Federazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bigarren Federazioa
Segunda Federación
Antolatzailea Espainiako Futbol Federazioa
Konfederazioa UEFA
Sorrera 2021-22
Eremua Espainia Espainiar Estatua
Taldeak 90 (18 taldetako 5 multzo)
Maila 4
Igoera Lehen Federaziora
Jeitsiera Hirugarren Federaziora
Webgunea www.rfef.es


Bigarren Federazioa (gaztelaniaz: Segunda Federación) Espainiako futbol liga txapelketaren laugarren maila da, bigarren B maila desagertu eta 2021-22 denboraldian abiatu zena; oraindik ere bigarren B maila edo 2. B maila deitzen zaio maiz. Sorreran, RFEF Bigarren Maila (gaztelaniaz: Segunda División RFEF) zuen izena.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019-2020 denboraldian 2. B mailako 28. jardunaldia jokatu ondoren COVID-19 pandemiaren erruz txapelketa etenda gelditu zen. Igoera promozioak jokatu ziren eta ez zen jaitsierarik izan. 100 talde bildu zirenez 2020-21 denboraldian bi fasetan jokatu zen eta 100 talde horietatik lauk bigarren mailara igotzea lortu zuten. Hurrengo 36 taldeek eta bigarren mailatik jaitsitako laurek maila berria osatu zuten 2021-22 denboraldirako, Lehen maila RFEF hain zuzen ere. Gainerako taldeek eta Hirugarren mailatik igotako 54 taldeek RFEF bigarren maila osatu zuten, Espainiako futbol sistemako laugarren maila, Federazioaren ardurapeko bigarrena.

Lehia sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkaturiko 90 taldeak 218 taldetako bost multzotan banatu ziren, gertutasun geografikoaren arabera. Liga amaitzerakoan talde bakoitzeko txapelduna zuzen igoko da Lehen maila RFEF-ra eta multzo bakoitzean 2. eta 5. postuen artean geldituko direnek play-offak jokatu eta beste bost talde igoko dira.

Hirugarren mailara jaitsiko dira multzo bakoitzeko azken bost taldeak eta azkenetik seigarrenek jaitsiera play-offak jokatuko dituzte.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Multzokako txapeldunak
Denboraldia I multzoa II multzoa III multzoa IV multzoa V multzoa
2021-22 Galizia Pontevedra Euskal Herria Osasuna B Gaztela eta Leon Numancia Andaluzia Cordoba Valentziako Erkidegoa Intercity
2022-23 Galizia Arenteiro Euskal Herria Sestao River Aragoi Teruel Andaluzia Antequera Melilla Melilla

Euskal taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal taldeak 2023-24 denboraldian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal taldeak II. multzoan kokatu dituzte Errioxako eta Aragoiko hainbat talderekin batera.

Taldea Hiria/Herria Zelaia
         Arenas Getxo Gobela
         Barakaldo CF Barakaldo Lasesarre
         Bilbao Athletic Bilbo Lezama
         Deportivo Alaves B Gasteiz Ibaia
         Donibane Iruñea San Juan
         Gernika Kluba Gernika Urbieta
         Izarra Lizarra Merkatondoa
         Mutilvera Mutiloa Aranguren ibarra
         Real Sociedad C Donostia Zubieta
         Tudelano Tutera Ciudad de Tudela
         Valle de Egüés Eguesibar Sarriguren

Euskal taldeen partehartzeak 2. RFEF-n[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023-24 denboraldia barne.

Taldea Denboraldiak
         Arenas 3
         Donibane 3
         Gernika Kluba 3
         Izarra 3
         Mutilvera 3
         Real Sociedad C 3
         Sestao River 2
         Deportivo Alaves B 2
         Tudelano 2
         Ardoi 1
         Osasuna B 1
         Peña Sport 1
         Beasain 1
         Cirbonero 1
         Barakaldo CF 1
         Bilbao Athletic 1
         Valle de Egüés 1

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]