Ginkaku-ji
Ginkaku-ji (japonieraz 銀閣寺, Zilarrezko Pabiloiaren Tenplua), Japoniako Kioto herrian dagoen tenplu budista bat da. Bere izen ofiziala Jishō-ji da (慈照寺, Erruki dizdiratsuaren tenplua). 1474an eraikiarazi zuen Ashikaga Yoshimasa shogunak, bere aitona Ashikaga Yoshimitsuk eraikiarazi zuen Kinkaku-ji edo "Urrezko pabilioia"ren antzeko eraikin bat eraiki nahi zuena, baina, zoritxarrez, ezin izan zuen eraikina zilarrez estali, pentsatu zuen bezala. Tenplua, gaur egun, Rinzai Zenaren Shokoku-ji adarraren zati da.
Kannon gela da tenpluko egitura nagusia, Ginkaku edo Zilarrezko pabilioia bezala ezagutzen dena.
Kinkaku-ji bezala, Ginkaku-jia, jatorrian, shogunarentzako erretiro eta atsedenaldi leku bezala eraiki zen.
1485ean, Yoshimasa, monje budista Zen bihurtu zen, eta, bera hil ondoren, eraikina, tenplu budista bihurtu zen, Jishō-ji bezala berrizendatua.
Eraikinaz gain, tenpluak, goroldioz estalitako lorategiak eta lorategi japoniar bat ditu.
Antzinako Kiotoko monumentu historikoak deritzon multzoaren zati da (Kioto, Uji eta Otsu hiriak), UNESCOk, 1994an, Gizateriaren Ondare izendatu zuena.