Gino Bartali
Gino Bartali (Ponte a Ema, Florentzia, 1914ko ekainak 18- Florentzia, 2000ko maiatzak 5), Ginetaccio ezizena jaso zuena, txirrindulari italiar bat izan zen, 1935 eta 1954 artean profesionala izan zena, denbora horretan 91 garaipen lortu zituelarik.
1936an, jada Italiako Giro bat lortua zuela, Bartali txirrindularitza uzteko puntuan egon zen bere anaia Giulioren heriotzaren ondorioz. Txirrindularitzaren zaletu guztien zorionerako, Gino Bartalik lehiatzen jarraitu zuen.
Fausto Coppiren arerio nagusia izan zen, italiarrak banatzen zituen lehia, politikoki zein erlijiosoki (euren pentsaera politiko erlijiosoak ere aurkakoak ziren). Alabaina, elkarren arteko lehia horrez gain, Coppi eta Bartaliren artean bazegoen adiskidetasuna, talde berean egon ziren urte askoan, eta, askotan, batak bestearen laguntzaile lana egin zuen eta alderantziz. 1949ko Frantziako Tourra, Coppik irabaziko zuena Bartaliren aurretik, honen adibiderik esanguratsuena izan daiteke. Bi txirrindulari italiar hauek lasterketa Alpeetan txikitu zuten, baina beti "eskutik".
Bigarren Mundu Gerrak bere kirol karrera eten zuen. Gerra honen aurretik, 1939an ezin izan zuen 1938an lortu zuen Frantziako Tourra defendatu. Gino Bartalik, baina, mendeku hartu zuen 1948an, bere bigarren Tourra oso modu ikusgarrian lortuz, zazpi etapa garaipen lortuta. Bi garaipen hauekin, egundaino, bi Tour hamar urteko diferentziaz irabazi dituen txirrindulari bakarra da.
Bartali eskalatzaile bikaina izan zen, Italiako Giroko mendiko sailkapen nagusiko lehena zazpi aldiz izan zelarik, eta Tourrekoa bi aldiz. Aitzindaria izan zen Campagnolo martxa aldaketa sistema erabiltzen. Aurretik, bizikletek bi plato izaten zituzten eta horien artean egin beharreko aldaketa eskuz egin behar zen, horretarako gelditu egin behar zelarik. Sistema berri honekin, txirrindulariak plato aldaketa bizikleta gainetik jaitsi gabe egin zezakeen. Ekintza hau, azkar, Bartali eraso bat jotzeko prest zegoela adierazten zuen seinale bihurtu zen.
Itzuli Handietan lortu zituen garaipenez gain, Bartalik Italiako Txirrindularitza Txapelketa Nazionala bost aldiz irabazi zuen, baita zenbait klasiko ere, Milan-San Remo eta Lonbardiako Giroa kasu.
Eduki-taula |
Palmaresa [aldatu]
1935 [aldatu]
- Italiako Errepide txirrindularitzako Txapelketako garailea
- Euskal Herriko Itzulia eta hiru etapa
- Bernocchi Kopa
- Italiako Giroko etapa bat eta mendiko sailkapena
1936 [aldatu]
- Lonbardiako Giroa
- Italiako Giroan lehena, gehi lau etapa eta mendiko sailkapena
1937 [aldatu]
- Italiako Errepide txirrindularitzako txapelketako garailea
- Lehena Italiako Giroan gehi lau etapa eta mendiko sailkapena
- Piamonteko Giroa
- Frantziako Tourreko Etapa 1
- Lazioko Giroa
1938 [aldatu]
- Lehena Frantziako Tourrean gehi bi etapa eta mendiko sailkapena.
- Tre Valli Varesine
- Bigarren Italiako errepide txirrindularitzako txapelketan
1939 [aldatu]
- Milan-San Remo
- Lonbardiako Giroa
- Piamonteko Giroa
- Bigarren Italiako Giroan, gehi lau etapa eta mendiko sailkapena
- Toskanako Giroa
1940 [aldatu]
- Italiako Errepide Txirrindularitza txapelketako garailea.
- Milan-San Remo
- Lonbardiako Giroa
- 2 etapa Italiako Giroan eta mendiko sailkapena
- Lazioko Giroa
- Toskanako Giroa
- Campaniako Giroa
1942 [aldatu]
- 3. Italiako errepide txirrindularitzako txapelketan.
1945 [aldatu]
- Lazioko Giroa
- Campaniako Giroa
1946 [aldatu]
- Zuricheko Txapelketa
- Italiako Giroa eta mendiko sailkapena
- Suitzako Itzulia eta 4 etapa
- 2. Italiako errepide txirrindularitzako txapelketan.
- Matteotti saria
1947 [aldatu]
- Milan-San Remo
- 2. Italiako Giroan, gehi 2 etapa eta mendiko sailkapena
- Suitzako Itzulia eta 2 etapa
1948 [aldatu]
- Zuricheko Txapelketa
- 1.a Frantziko Tourrean, gehi zazpi etapa eta mendiko sailkapena
- Toskanako Giroa
1949 [aldatu]
- 2. Tourrean eta etapa 1
- 2. Italiako Giroan
- Romandiako Tourra
1950 [aldatu]
- Milan-San Remo
- Frantziako Tourreko etapa 1
- 2. Italiako Giroan eta etapa 1
- Toskanako Giroa
1951 [aldatu]
- 2. Italiako errepide txirrindularitzako txapelketan
- 4. Frantziako Tourrean
- Piamonteko Giroa
1952 [aldatu]
- Italiako errepide txirrindularitzako txapelketako garailea
- 4. Frantziako Tourrean
- 5. Italiako Giroan
- Emiliako Giroa
- Reggio Calabriako Giroa
1953 [aldatu]
- 4. Italiako Giroan
- Emiliako Giroa
- Toskanako Giroa
| Aurrekoa Roger Lapébie |
Frantziako Tourraren irabazlea 1938 |
Ondorengoa Sylvère Maes |
| Aurrekoa Jean Robic |
Frantziako Tourraren irabazlea 1948 |
Ondorengoa Fausto Coppi |
Kanpo loturak [aldatu]
- (Italieraz)Museo del Ciclismo - Gino Bartali
