Giovanni Bellini

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Leonardo Loredan duxaren erretratua, Giambellinok egina.

(Izengoitia: Giambellino) Italiar margolaria (Venezia, 1429 inguruan - 1516). Aitaren eta Mantegnaren eraginpean lanean hasita, gero eta pintura argitsuagora jo zuen. Piero della Francescaren pintura eta Antonello da Messinarena ezagutzea (1475) erabakigarriak izan ziren haren lanaren bilakabide horretan. Giovanni XV.aren mendeko Veneziako pinturaren irudi nagusia da, eta Giorgione eta Tizianoren maisua. Durerok, 1505 inguruan, garai hartako margolaririk bikainenentzat jo zuen. Veneziako margolari ofiziala 1479tik aurrera, ingurunea eta irudiak bat egiten lehena izan zen. Haren Ama Birjinak zerukoak eta mundu honetakoak dira aldi berean. Batzuk Venezian bertan daude: Ama Birjina santuz inguraturik; Ama Birjina tronuan, Haurra lokarturik duela, Ama Birjina; Haurra eta santuak. Beste zenbait lan nagusi: Jesu Kristo bedeinkazioa emanez, Ama Birjina eta Haurra lau santuz inguraturik (Paris); Baratzeko otoitza (Londres); Jesu Kristo Salbatzaile eta Pietatea (Milan); Alegoria (Florentzia); Jainkoen oturuntza, gai profanoz margotu zituen koadro bakanetako bat (Washington). Halaber erretratu anitz egin zuen; Leonardo Loredan Duxa da ospetsuenetariko bat.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak