Gizarteratzea (Lanbide Heziketako ikasketak)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irungo Ficoban Gizarte Integrazioa ikasketak azaltzeko erakustokia.

Gizarteratzea edo Gizarte Integrazioa Lanbide Heziketako Goi Mailako Hezkuntza Zikloa da. Ziklo hau Gizarte eta Kultur zerbitzuak familia barruan kokatuta dago. Ikasketa hauen bidez goi-mailako teknikariaren titulazioa eskuratzen da. Teknikari hauek gizarte-integrazio jardueren programazio, antolakuntza, garapen eta ebaluaketa lanak egiten dituzte, era guztietako taldeekin: gaigabetuak, pertsona baztertuak, adinekoak, etorkinak, presoak, drogomenpekoak...

Ikasketen antolaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketak bi ikasturtetan egin daitezke. Orain arte LOGSE legearen arabera antolatzen baziren, 2013-2014 ikasturtetik LOEren arabera egiten da. Legearen aldaketak ordu-kopuruena ekarri du: LOGSEn 1.700 ordu baziren, LOEn 2.000 dira.[1]. Heuxek dira irakasten diren moduluak:

  • Gizarte parte-hartzearen testuingua. 99 ordu.
  • Bizikidetza-unitateentzako arreta. 165 ordu.
  • Autonomia pertsonalaren sustapena. 198 ordu.
  • Komunikazio-sistema handigarriak eta alternatiboak. 165 ordu.
  • Gizartean parte hartzeko metodologia. 132 ordu.
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea. 99 ordu.
  • Gizarteratzea eta laneratzea. 200 ordu.
  • Gizarte-bitartekaritza. 120 ordu.
  • Hezkuntzako parte-hartzearen babesa. 120 ordu.
  • Lehen laguntza. 60 ordu.
  • Gizarteratzeko proiektua. 50 ordu.
  • Ingeles teknikoa. 40 ordu.
  • Enpresa eta ekimen sortzailea. 60 ordu.
  • Lantokiko prestakuntza. 360 ordu.

Irakasten den ikastetxeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sare publikoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teknikari hauek pertsona gaigabeekin lan egin dezakete.

Sare pribatuan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irteera profesionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teknikari hauek lan egiteko garaian oso aukera zabalak eta ugariak dituzte. Nagusia, ikastetxetan, Hezkuntza bereziko hezitzaile moduan. Dena dela, eskola mundutik kanpo ere arlo askotan kokatzen dira profesional hauek:

  • Hezkuntza bereziko hezitzailea ikastetxetan.
  • Etxez-etxeko programetarako teknikaria.
  • Lan txertatze teknikaria
  • Lanbitartekoa
  • Egoitza-ekipamenduetan.
  • Harrera-etxeak.
  • Etxebizitza zainduak.
  • Gaigabetuen hezitzaileak.
  • Okupazio tailerretako hezitzaileak.
  • Familia langileak

...

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]