Gobernuz Kanpoko Erakunde

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gobernuz Kanpoko Erakunde edo GKE bat administrazio publikoarekiko edo gobernuarekiko independentea den entitate pribatua da, garapenarako lan egiten duena edo beste arlo batekoa.

GKEak, batez ere, herrialde garatuetan sortzen dira; izan ere, ikasle mugimenduetan, sindikatuetan, talde politikoetan parte hartzen duen pertsona-kopururik handienak han izaten baitira. Halaber, han hazi da gehien GKEren batean lankidetzan aritzen diren boluntarioen kopurua. Gazte eta heldu askok beren aisialdiko denboraren eta energiaren zati bat lankidetzan aritzen diren horiengandik ikasten ematen dute, eta, aldi berean, esperientzia bereganatzen dute.

Bestalde, gutxiago garatuta dauden herrialdetan ,esaterako, Afrikan, Asian eta Latinoamerikan, neurri txikiagoko talde eta entitate ugari sortu dira; beren ingurunean bizi-kalitatea hobetu nahi duten herri-mugimenduak dira.

[aldatu] GKE ezagunak


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.