Goiena.net
Wikipedia(e)tik
Goiena.net Debagoienak Interneten duen euskara hutsezko ataria da. Eskualdea osatzen duten Antzuola, Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga eta Oñati udalerrietako albisteak biltzen ditu. Honez gain, blog komunitate bat ere badu, guztiak ere euskaraz.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
2003ko abenduaren 2an sareratu zen.
[aldatu] Helburuak
Goiena.net-en helburu nagusiak hurrengoak dira:
- Gertutasuneko informazioaren sorkuntza eta hedapena.
- Debagoiendarron topaleku izatea.
- Euskara bultzatzea eta indartzea.
[aldatu] Blog komunitatea
2007ko uztailean 123 blog zituen, komunitate geografikorik handiena izanda Euskal Herrian.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Goiena.net
- (Euskaraz) Goiena.net-eko blog komunitatea