Gottfried Benn
Gottfried Benn (Mansfeld, Prusia, 1886 - Berlin, 1956) alemaniar idazlea izan zen.
[aldatu] Biografia
Elizgizon protestante baten semea, Letra eta Medikuntzako ikasketak egin zituen. Sendagile izan zen lanbidez. Nietzscheren eta espresionismoaren eragina izan zuen.
Poema-liburuetan mendebaldeko zibilizazioa gaitzesten du, aurrerapenaren mitoa salatuz: Morgue (1912), Sonne (Eguzkia) (1914), Flesch (Haragia) (1917), Schutt (Hondakinak) (1919).
Nazismoaren aldekoa 1937 arte, ideologia horretan herria geldotasunetik aterako zuen berrikuntza aurkitu uste baitzuen.
Hitz lauzko lan nagusiak: Artea eta agintea (1934), Estatu berria eta intelektualak (1933). Azken lanetan artearen baitan jartzen du kaosa eta nihilismoa gainditzeko esperantza: Zatikiak (1951), Destilazioak (1953).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.