Grigori Rasputin
Grigori Rasputin 1908an. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Grigori Efimovitx Rasputin | |
| Ezizena | Fraide Eroa | |
| Jaio | 1869ko ekainaren 22a | |
| Pokrovskoye, Siberia (Errusiar Inperioa) | ||
| Hil | 1916ko abenduaren 29a (47 urte) |
|
| San Petersburgo (Errusiar Inperioa) | ||
| Bikotekidea | Praskovia Fedorovna Dubrovina | |
Grigori Efimovitx Rasputin (errusieraz Григо́рий Ефи́мович Распу́тин) (1869ko ekainaren 22a, Pokrovskoye, Siberia - 1916ko abenduaren 29a, San Petersburgo) Romanov Dinastiaren azken egunetan eragin handia izan zuen errusiar mistiko bat izan zen. Mundu mailan Rasputin ezizenaz ezaguna da. Bere garaian bere etsai edo aurkariek Fraide Eroa ezizenez deitu zuten.
Fraidea zen eta taumaturgo ospetsua. Alexandra Feodorovna enperadorearen emaztearen konfidantzazko gizona izan zen 1905. urtetik aurrera. Nikolas II.a tsarrak, Alexandra Feodorovnak erabat menderatzen zuenak, itsu-itsuan jarraitu zituen Rasputinen aholkuak, biek uste baitzuten hemofiliak jota zegoen tsarraren seme Alexis sendatu zuela.
Enperadorea gizartetik bakartzea lortu zuen Rasputinek baina une latzak bizi zituen Errusiak Lehen Mundu Gerraren hasieran eta gauzak erabat nahasi ziren Rasputinek 1916an Stürmer hautagaia jarri zuenean kontseiluko lehendakari. Aginpide maila handiko pertsonek gogor kritikatu zuten erabakia, baina Nikolas II.a tsarrak ez zion uko egin Rasputinen laguntzari. Yussupov printzeak, Dimitri dukeak eta Purishkievitx diputatu eskuindarrak hil zuten Rasputin.
Kanpo loturak [aldatu]
- Rasputini buruzko argazkiak (Errusieraz)
- Rasputini buruzko erreportaia (Ingelesez)
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.