Hipnosi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hipnosi loaren antzeko egoera da, artifizialki eragina.

Prozedura mekanikoak, fisikoak edo psikikoak erabiliz beste batengan sortzen den lo artifiziala. Nerbio sistemaren gain eragina duten zenbait eragileren ondorio da. Hipnotizatua dagoen pertsona batek erabat galdua du bere ekintzen kontrola eta hipnotizatzailearen aginduak betetzen ditu. Hipnosian hiru fase bereizten dira:

  1. Logalea: Hipnotizaturik dagoen pertsonak bere gorputza oso pisua sentitzen du, eta nekez irekitzen ditu begiak.
  2. Hipotaxia: Hipnotizaturik dagoen pertsonaren gorputzeko edozein zati mugi daiteke lekuz, eta beste egoera batean jarri, eta horrela egoten da aldatu gabe.
  3. Hipnosi sakona: Hipnotizaturik dagoen pertsonak ez du harremanik kanpoko munduarekin eta hipnotizatzailearekin bakarrik dago harremanetan. Fase honetan izaten dira baldintzarik egokienak pertsona horrengan portaera eta nortasun aldaketak eragiteko.

Behin hipnosi egoeratik irten ondoren pertsona hori ez da hipnotizatua egon den bitartean gertatuaz gogoratzen. Hipnosia sarritan erabili izan da nerbio sistemaren eritasunak (histeria, obsesio egoerak, etab.) eta toxikomaniak (alkoholismoa adibidez) sendatzeko. Psikoterapian ere sarritan erabiltzen da gaixoak ahaztuak dituen edo arbuiatzen dituen bere bizitzako zenbait gertaera edo pasadizo gogoratzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]