Gustav von Kahr
Wikipedia(e)tik
Gustav Ritter von Kahr (Weissenburg, Bavariako Erresuma, 1862ko azaroaren 29a - Munich, Bavaria, Alemania, 1934ko ekainaren 30a) bavariar politikaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Wolfgang Kapp abertzale sutsuaren estatu-kolpearen ondoren, gobernu atzerakoi bat antolatu zuen Bavarian, joera separatistakoa. Moderatuek dimisioa ematera behartu zuten 1921ean, baina 1923ko urrian diktadore aginpidea lortu zuen Bavariako komisario orokor gisa. Hitler espetxeratu zuen Municheko estatu-kolpearen ondoren. 1924an erretiratu zen. Hitlerren aginduz hil zuten laban luzeen gauean.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.