Gutxiengo Nazionalen Babesarako Hitzarmen Markoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zuriz, ituna sinatu ez duten estatuak; berde argian, ituna sinatu baina berretsi ez duten estatuak; berde ilunean, ituna sinatu eta berretsi dutenak

Gutxiengo Nazionalen Babeserako Hitzarmen Markoa (FCNM, ingelesezko sigletan) Europako Kontseiluak 1995ean Estrasburgon onartutako ituna da, estatu partaideetan dauden gutxiengo nazionalak eta gutxiengo horien gizabanakoen eskubide eta askatasunak babestu nahi dituena. 1995ean onartu bazen ere, ituna 1998an sartu zen indarrean.

2009an, Europako Kontseiluko 47 estatuetatik 43 estatuk sinatuta zuten nazioarteko itun hau, eta horietatik 39k berretsi zuten ere. Andorrak, Frantziak, Monakok eta Turkiak ez dute ituna sinatu, eta sinatu arren Belgikak, Greziak, Islandiak eta Luxenburgok ez dute berretsi (ikus irudia)

Itunak gutxiengoen eskubideak bermatu nahi ditu, bereziki beren eskubide linguistikoak, hezkuntzari duten eskubidea, beren kultura garatzeko eskubidea, politikan aritzeko eskubidea, elkartzeko eta biltzeko eskubidea eta beste estatuetan dauden gutxiengo bereko partaideekin mugaz gaindiko harremanak izateko eskubidea. Azken batean, beren identitateari eusteko eskubidea.

Itunak gabezia batzuk ditu, ordea. Egiten zaion kritika nagusia da ez duela "gutxiengo nazionala" definitzen, estatuen arteko kontsentsurik ez dagoelako. Horrenbestez, estatu bakoitzak bere berezko interpretazioa egiten du eskubide horiek dituen giza-taldeez. Estatu espainiarrak, adibidez, ijito-komunitatea besterik ez du onartzen "gutxiengo nazionala" lez, euskaldunak, katalanak eta galiziarrak baztertuz [1]. Horrek Europako Kontseiluaren kritikak eragin dizkio.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]