Habearte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frantziako Fécamp herriko elizaren erdialdeko nabea.

Habeartea, arkitekturan, bi pilare edo zutabe-ilaren arteko hutsunea da.

Hitz hau harresi edo arku ilaren artean, tenpluetan edo beste eraikin garrantzitsu batzuen luzeran hedatzen diren espazio bakoitzari erreferentzia egiteko erabiltzen da. Habearte nagusia da tenpluaren erdialdea hartzen duena, sarrerako atetik gurutzadura edo presbiteriorarte, oro har, bere paraleloan dauden alboko habearteak baino gorago dagoena, eta zabalera handiagoa duena.

Habearteen banaketaren arabera elizaren barnealdean, bi oinplano mota nagusi daude eliza kristauetan: gurutze itxurakoa (habearte nagusi bat zabaletarako beste batekin gurutzatua, transeptu deitua), eta oinplano basilikala (bat, hiru edo bost habearte paralelo, laukiluze formako egitura eratzen dutena eta presbiterioetan amaitzen direnak.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Habearte Aldatu lotura Wikidatan