Halo 2

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Halo 2, lehenengo pertsonan sorturiko bideojokoa da. Bungie Studios eta Microsoft Game Studios sortua, Xbox, Xbox 360 eta Pc-rako eginikoa eta Microsoft banatutakoa.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Jokua lehenengo Halo: Combat Evolvedren jarraipen zuzena dugu. Buruzagi maisua heroi moduan itzuli da lurrera, lehenengo Haloren gertakizunen ostean. Baina bat-batean, Covenanta lurra erasotzen du. Hasieran, gure misioa erasoa gelditzea da, eta erasoa zapuztu ondoren, Covenanta jarraitzea izango da, beraien planak zapuzteko. Joko erdian, jakingo dugu halo bat baino gehiago daudela galaxian sakabanatuta, eta Covenantaren plana, halo guztiak aktibatzea dela jakingo dugu, eraikin berezi batetik, Arka deitua. Joko honetan Covenantaren gizartea ere ezagutuko dugu, eta baita estralurtar berri bat ere: eliteen (covenanteko arraza bat) "inkisidorea". Covenantren ustez haloak eraikin sakratuak dira, Jainkoak eginikoak, eta haloak aktibatzean "bidai handia" egingo dutela uste dute. Haloak benetan, estralurtar espezie bat (Flood) gelditzeko azken neurriak dira, hauek aktibatzean galaxia osoko bizitza guztia hilko baitute, Floodak janari gabe utziz, espezie bizkarroia baita.

Covenant[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Covenanta hainbat estralurtarren elkartea da, hierarkia konplexu bat duena. Hona hemen tipoak:

  • Grunt: Oinarrizko infanteria dira. Talde handietan nahiko arriskutsuak dira, baina bakarrik daudenean koldarrak dira eta ihes egingo dute. Baina elite batekin daudenean beraien jarrera eutsiko dute borrokan.
  • Jackals: Oso tiratzaile onak dira, baina beraien gorputzak nahiko ahulak dira. Gehienetan frankotiratzaile errifle batekin daude edo gorputz osoko ezkutu batekin.
  • Hunters: Estralurtar espezie indartsuena dira, gehienetan eraikinak apurtzeko erabiltzen dira. Beraien gorputz indartsua gehi gorputz osoko ezkutuaz aurkari handiak izango dira. Hiltzeko beraien gorputzeko zati laranjei tiro egin behar dugu edo granadak erabili.
  • Elite: Covenanteko indar nagusia dira. Indartsuak, azkarrak eta argiak dira. Gizakiak baino askoz hobeak dira ia gauza guztietan. Ez dira Gruntak bezain ugariak eta gehienetan beste estralurtarren nagusiak dira.
  • Brute: Estralurtar hauek Eliteak bezain azkarrak eta hauek baino indartsuagoak dira. Erasoetan granadak erabiltzen dute, eta gehienetan eraso erdian zoro moduan azten dira korrikan. Gauza guztiei erasotzen eta akabatzen.
  • Drone: Jackals bezain ahulak dira eta hauek bezain tiratzaile onak dira. Horrez gain, hegan egin ahal dute beraien intsektu hegoak erabiliz.
  • Profeta: Covenantaren nagusiak dira, bai alderdi administratiboan bai alderdi erlijiosoan. Bakarrik daude apur batzuk, beste espezieak zuzentzeko.

Garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Wartholg LRV: Basurdea ere deitua, 4x4 hau metraileta batekin dator. Jokalariak basurdea gidatu ahal du edo metraileta erabili bere aurkariak akabatzeko.
  • Scorpion : Tanke hau erabiltzeko, jokalari bat bakarrik behar da, kanoi eta metraileta bat du. Oso ibilgailu ona da, bai beste garraio baten aurka bai infanteriaren aurka.
  • Ghost: Covenantaren garraio da, motozikleta azkarra , baina oso ahula. Plasmazko bi metrailetekin dator. Ibilgailu ona da bizkortasuna behar dugunean.
  • Banshee: Hegan egiten duen garraio dugu; azkarra, indartsua eta arma askorekin. Jokoko garraio onetarikoa da. Oso erabilgarria lurreko garraioak erasotzeko.
  • Wraith: Scopiona baino azkarragoa, baina ezkutu ahula duen Covenanteko tankea da. Bere plasmazko kanoia jokoko indartsuena da, eta bere bi metrailetak garraio arriskutsua egiten du. Erasotzeko, hoberena atzetik granada bat jaurtitzea da.