Hegoaldeko Sierra Madre

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hegoaldeko Sierra Madre

Hegoaldeko Sierra Madre[1] Mexiko hegoaldean 1.200 kilometroz hedatzen den mendilerro bat da. Jalisco estatua eta Tehuantepeceko istmoaren artean hedatzen da, Oaxacatik ekialdera. Ozeano Barean Mexikok duen kostaldearekiko eta Ardatz Neobolkanikoarekiko paraleloan dihoa, azken honetatik Balsas beheraguneak banatzen duelarik. Ardatz Neobolkanikoa eta Hegoaldeko Sierra Madre Oaxaca iparraldean elkartzen dira, Mixteka Mendilerroan. Bere batez besteko altuera 2.000 metrokoa da. Tontorrik garaiena Quie Yelaag edo Hodei Muinoa du, 3.710 metroko altuerarekin, Oaxaca hegoaldean dagoena.

Mendebaldetik, mendilerro hau Alo mendilerroa bezala hasten da Jalisco estatuko Tecalitlan eta Pihuamo herrietan, ondoren Michoacan zeharkatzen du, non Coalcoman mendilerroa bezala ezagutzen den. Balsas ibaia zeharkatu ondoren Guerrero estatuaren mendebaldean sartzen da, non Tentaldiaren Tontorrak bezala ezagutzen den. Guerrero osoa zeharkatzen du eta Oaxacarekin duen mugan Coicoyán Mendilerroa bezala ezagutzen da.

Mendilerro hau ibai ugarik zeharkatzen dute, harroila handiak sortzen dituztenak, nagusiki Guerrero estatuan, non zati garaiak ertzak bezala ezagutzen diren. Mendilerroa aipagarria da bere biodibertsitate handiagatik eta dituen espezie endemiko ugariengatik. Urrea, zilarra, beruna eta burdina bezalako meategi garrantzitsuak ditu.

Sierra Madre izeneko beste bi mendilerro ere badaude Mexikon: Ekialdeko Sierra Madre eta Mendebaldeko Sierra Madre

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]