Heinrich Georg Bronn

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Heinrich Georg Bronn

Heinrich Georg Bronn (1800ko Martxoaren 3a - 1862ko Uztailaren 5a) alemaniako geologo eta paleontologoa izan zen.

1821an doktoratu zen medikuntzan eta hurrengo urteetan historia naturaleko irakaslea izan zen. Garai horretan paleontologiaren inguruko ikerketak egiten hasi zen eta Italia, Frantzia eta Alemaniako hainbat eskualde ikertu zituen. Jahrbuch für Mineralogie eta Neues Jahrbuch idatzi zituen 1830 eta 1862 bitartean. Bere lanik garrantzitsuena Letkaea Geognostica izan zen.

Handbuch einer Geschichte der Natur liburuan geofisikaren inguruan aritu zen eta liburuaren bigarren atalean fosilen eta bizitzaren historiaz aritzen zen; liburuan kreazionismoa defendatzen zuen (oraindik ere Darwinen teoriak ez ziren agertu). Hirugarren atalean, Index Palaeontologicus, fosil sorta ederra deskribatu zuen

Amorphozoa, Actinozoa, eta Malacozoak deskribatu zituen. 1861an Bronnek Wollaston Domina eskuratu zuen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heinrich Georg Bronn Aldatu lotura Wikidatan