Henry Moore

Wikipedia, Entziklopedia askea
Henry Moore
Henry Moore
Henry Moore 1975ean
Datu pertsonalak
Izen osoa Henry Spencer Moor
Jaio 1898ko ekainaren 30a
Ingalaterra Castleford, Yorkshire
(Erresuma Batua)
Hil 1986ko abuztuaren 31a
Ingalaterra Much Hadham, Hertfordshire
(Erresuma Batua)

Henry Spencer Moore (Castleford, 1898ko ekainaren 30a - Much Hadham, 1986ko abuztuaren 31) Ingalaterrako eskultorea zen. XX. mendeko eskultore nagusietako bat izan zen eta bere garaiko artista britainiar ospetsuena. Arte primitiboa, Jean Arpen Surrealismoa eta Arte abstraktuaren eraginak izan zituen.

Giza gorputzaren abstrakzioa asko landu izan zuen, amatasunak batez ere. Kasko izeneko buru abstraktuak ere egin zituen. 1950. urtean hasi zen espazio publikoetarako eskultura monumentalak egiten. Haietako adibide on bat Gernikan topa dezakegu (Figura handia aterpean). Materialen izaerarekin jokatzen zuen bere lanetan, harria, zura eta brontzea landu zituen. Bere eskulturek hutsuneak zituzten askotan. Arte kritikari askok bere forma abstraktuak bere jaiolekuko paisaia eta mendixkekin erlazionatzen dituzte.

Bere ospeari esker aberastu egin zen, eta aurreztu zuen diruarekin Henry Moore Fundazioa sortu zuen 1977. urtean.

Biografia

Ingalaterrako Yorkshire konderriko Castleforden jaio zen 1898an, meatzari familia batean. Aurrena maisu ikasketak egin zituen. Lehen Mundu Gerran ibili ondoren, eskultura ikasketak egin zituen, Leedsen lehenengo, eta Londresen gero (1919- 1924). 1928an egin zuen bere lehen erakusketa. Bigarrena 1931n egin zuen, eta sekulako eskandalua sortu zuen, hainbesteraino non Royal Londresko Royal Collegetik bota baitzuten, artean hango irakasle zela. Berehala hartu zuten Chelseako arte eskolan, eta han ari izan zen 1939 arte. Garai hartan hasi zitzaizkion lan eskariak egiten, baina Bigarren Mundu Gerraren ondoren etorri zitzaion ospea eta XX. mendeko artean izan zuen garrantzi handia. Haren lanaren gaurkotasunagatik eta arteak sortzen dituen galdera larri askori erantzuten ahalegin bizian saiatzeagatik, besteak beste, sortu zuen Mooreren lan ausart bezain soseguz beteak halako lilura handia mundu osoan.

Mooreren artegintza

Moorek eta bere gisako artista moderno batzuek badute ezaugarri komun eta garrantzi handiko bat, batetik arte primitiboei lehen mailako eta ereduzko balio estetikoa eman izana eta, bestetik, Alexander Archipenko, Constantin Brancusi, Jacob Epstein eta Henri Gaudier-Brzeska eta era horretako artisten lanak eta formaren alorrean egin zituzten bilaketa nekaezinak oso kontuan hartu izana, eskulturaren etorkizuna zeharo baldintzatzeraino. Artista horientzat gizakia ez zen jadanik unibertsoaren ardatza, munduaren mugek aspaldi egiten zioten gainezka, beraz edertasun klasikoaren arauek ez zuten inongo zentzurik.

Hala eta guztiz ere, Moorerentzat giza irudia zen bere artelanen gai nagusia, bai eskulturetan eta bai marrazkietan eta grabatuetan. Baina giza irudiaren bidez Moorek gizakiaz gaindiko energia adierazi nahi izan zuen, unibertsoak bere aniztasunean sortzen dituen tenka indarren jokoan, gizakiaren eta gauzen arteko lotura sakona. Harreman horren bizitasuna zen, bere lausoan, Moore forma trinko bezain bikainen bidez adierazten saiatu zena.

Hain anbizio handiko obrak nahitaez behar zuen barne kohesio trinkoa, eta arte joera eta tradizio askoren aipamenak eta, mintzamoldeak aintzat hartu bazituen ere bere lanean, Moorek leial iraun zuen beti bere sormenezko bidean, bestek landutako alorrak ikuspegi berriz eta begirada ernez begiratu zitezkeela frogaturik.

Moorek muzin egin zion arte figuratiboaren eta arte abstraktuaren arteko aldeari eta bereizkuntzari, bata nahiz bestea landu baitzituen, izadiaren eta unibertsoaren energia adierazteko une bakoitzean behar zuen irudikatze modua aukeratuz, formaren inguruko eztabaida, beretzat alferrikakoak, bazterrean utziz. Moore orobat zegoen bere garaiko egoerarekin kezkaturik, eta inguruko gertakizunen lekuko izaten saiatu zen. Mooren eskultura lana oso oparoa izan zen, bai kopuruz, bai gaiez eta bai materialez : Ama eta tuuea (1936), Bi forma (1934), A» taBirjrna eta umea (1936), Kanpo far •n tak-barne formak zut (1953- 1954) ; Ama luzatua eta bere umea (1960- 1961)... Irudi0

Iruditegia

Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henry Moore Aldatu lotura Wikidatan