Henry Moore
![]() Henry Moore 1970 |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Henry Spencer Moor | |
| Jaio | 1898ko ekainaren 30a | |
| Hil | 1986ko abuztuaren 31a | |
| Much Hadham, (Erresuma Batua) | ||
Henry Spencer Moore (Castleford, 1898ko ekainaren 30-Much Hadham, 1986ko abuztuaren 31) Ingalaterrako eskultorea zen. XX. mendeko eskultore nagusietako bat izan zen eta bere garaiko artista britainiar ospetsuena. Arte primitiboa, Jean Arpen Surrealismoa eta Arte abstraktuaren eraginak izan zituen.
Giza gorputzaren abstrakzioa asko landu izan zuen, amatasunak batez ere. kasko izeneko buru abstraktuak ere egin zituen. 1950.urtean hasi zen espazio publikoetarako eskultura monumentalak egiten, haietako adibide on bat Gernikan topa dezakegu. Materialen izaerarekin jokatzen zuen bere lanetan, harria, zura eta brontzea landu zituen. Bere eskulturek hutsuneak zituzten askotan. Arte kritikari askok bere forma abstraktuak bere jaiolekuko paisaia eta mendixkekin erlazionatzen dituzte.
Bere ospeari esker aberastu egin zen, aurreztu zuen diruarekin Henry Moore Fundazioa sortu zuen 1977.urtean.
Iruditegia [aldatu]
