Hohenzollernbrücke
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
|
||||
| Herria | Kolonia | |||
| Herrialdea | ||||
| Koordenatuak | 50°56′29″N 6°57′56″E / 50.94139°N 6.96556°EKoordenatuak: 50°56′29″N 6°57′56″E / 50.94139°N 6.96556°E | |||
| Garaia | 1907-1911 | |||
|
|
||||
Hohenzollernbrücke Alemaniako Ipar Renania-Westfalia estatuan dagoen Kolonia hirian kokatzen den zubi bat da. Rhin ibaia zeharkatzen du. Zubi hau hiriko zubirik ospetsuena da, bai eta Alemania osoko ezagunenetakoa ere. Alboan Koloniako katedralaren eraikina du.
Koloniako tren geltoki nagusiena den Köln Hauptbahnhof geltokira doazen tren ugari zubi honetatik iragaten dira, denera zubi honetatik gaur egun 1200 tren igaro ohi dira, horregatik sekulako tren trafikoa jasaten du.
[aldatu] Historia
1907-1911 bitartean eraiki zen, aurretik leku berean zegoen Dombrücke zubia erautsi ondoren eraiki zen. Ondoren, Bigarren Mundu Gerran zehar hiriak jasandako bonbardeketen ondorioz zubia larriki kaltetua suertatu zenez, 1946. urtean berreraikia izan zen. 1959 eta 1987 urteetan ere zaharberritzeak jasan izan ditu.
[aldatu] Iruditegia
-
Zubiaren ikuspegi panoramikoa, Rhin ibaia zeharkatuz.
-
Egunez, atzealdean Koloniako katedrala duela.