Kolonia (Alemania)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Alemaniako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kolonia (argipena)».

Kolonia

 Ipar Renania-Westfalia
Kolonia hiriko erdigunearen ikuspegia: Koloniako katedrala, Hohenzollernbrücke zubia eta Rhin ibaia.
Kolonia hiriko erdigunearen ikuspegia: Koloniako katedrala, Hohenzollernbrücke zubia eta Rhin ibaia.
Koloniako bandera

Koloniako armarria

Izen ofiziala Köln
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
 Alemania
 Ipar Renania-Westfalia
Kolonia
Alkatea Fritz Schramma (CDU)
Herritarra Koloniar
Koordenatuak 50°57′N 06°58′E / 50.950°N 6.967°E / 50.950; 6.967Koordenatuak: 50°57′N 06°58′E / 50.950°N 6.967°E / 50.950; 6.967
Kolonia non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Kolonia
Eremua 405,15 km2
Garaiera 37 m
Posta kodea 50441–51149
Biztanleria 1,024,373 bizt. (2012)
Dentsitatea 0 bizt./km²
Sorrera 50
Matrikula K
http://www.stadt-koeln.de

Kolonia[1] (alemanez Köln, kolonieraz Kölle eta nederlanderaz Keulen) Alemaniako mendebaldean dagoen hiria da. Ipar Renania-Westfaliako estatuaren hiri nagusia da eta herrialde osoko laugarren populatuena Berlin, Hamburg eta Munich ondoren. 2012an 1.024.373 biztanle zituen.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarren kolonia izan zen hasieran eta Colonia Claudia Ara Agrippinensium izena zeukan, Colonia Agrippina izenaz ezagutzen bazen ere.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rhin ibaiak zeharkatzen du Kolonia. Alemaniako hirugarren hiri zabalena da, 405'15 km²-ko azalera duelarik. Ingurua nahiko laua da, baina Koloniako punturik altuenak, babesturik dagoen Königsforst eremuak 108 metroko garaiera duen artean, punturik baxuenak, Worringer Bruchek, 37'5 metro baino ez ditu.

Rhin ibaia Kolonia hiria zeharkatuz, erdialdean Hohenzollernbrücke ikus daiteke, esta ezkerraldean Koloniako katedrala.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Cologne)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 5.2 6.6 10.5 14.2 19.0 21.3 23.7 23.7 19.6 14.6 9.0 6.2 14.5
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.3 2.9 6.1 8.9 13.4 16.0 18.3 18.0 14.6 10.4 5.8 3.4 10.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -0.7 -0.9 1.7 3.6 7.7 10.7 12.8 12.3 9.6 6.2 2.5 0.6 5.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 60.4 46.6 62.5 50.5 72.4 87.6 86.0 65.3 69.3 61.7 63.2 70.7 796.2
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11.9 9.3 12.5 10.2 10.4 11.6 11.2 9.4 10.7 10.5 11.9 12.9 132.5
Iturria: http://www.worldweather.org/016/c00056.htm World Meteorological Organization (Nazio Batuak)

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar kolonia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Colonia Claudia Ara Agrippinensium

K.a. 38. urtean Ubii leinu germaniarrak sortu zuen herrixkari Oppidum Ubiorum (ubioen herria) deitu zioten erromatarrek. Toki estrategikoan zegoenez, k.o. 50 urtean asentamentua handitu eta kolonia erromatar kategoria jaso zuen, Colonia Claudia Ara Agrippinensium izena hartuz.

85. urtean Germania Beherea probintzia erromatarreko hiriburu bihurtu zen eta 260 eta 271 artean Galietako Inperioaren hiriburu. 310an Konstantino I.a Handia enperadore zela Rhin ibaiaren gaineko zubia eraiki zen eta Alpeetatik iparraldera zegoen Europako merkatal hiri garrantzitsuena bihurtu zen. Enperadore erromatarrek bertan egiten zituzten denboraldi luzeak. 459an frankoak jabetu ziren hiriaz erromatarren agintaldiari amaiera emanez.

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artzapezpikutza eskuratu zuen 785. urtean. Germaniako Erromatar Inperio Santuaren garaian, bertako artzapezpikua zazpi errege hautatzailetariko bat zen, baita hiru aita santu hautatzaileetariko bat ere. 1164ean Rainald de Dassel artzapezpikuak Errege Magoen erlikiak Koloniako katedralean zeudela zabaldu zuen eta hirirako erromesaldiak hasi ziren. 1288an Worringengo borroka galdu ondoren artzapezpikuak alde egin behar izan zuen eta Kolonia Hansa Ligan sartu zen.

1475ean Hiri Inperial Askea bihurtu zen. Honekin bere armada propioa sortu zuen, uniforme gorriduna, eta behar izanez gero Germaniako Erromatar Inperio Santuaren alde borrokatuko zena.

XIX eta XX mendeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Napoleonek konkistatu eta Roer departamendu frantsesean sartu zuen. Vienako Batzarrak 1815ean Prusiaren menpeko Germaniar Konfederazioan kokatu zuen. Prusiak baina Düsseldorfen aldeko apustua egin zuen, hau Koloniaren gainetik jarriz. Hiri industriala izanik 1945eko bonbaketek erabat kaltetu zuten hiria, %80a suntsitu zelarik. Katedrale gotikoak zutik iraun zuen kalte txikiak baino ez zituen izan.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolonia hiria, Rhin ibaia, Koloniako katedrala eta Hohenzollernbrücke zubia gauez.
Kolonia hiria, Rhin ibaia, Koloniako katedrala eta Hohenzollernbrücke zubia gauez.

Jaialdiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koloniako jairik handiena Karneval (ihauteriak) da. Azaroaren 11ko 11:11 direnean hasten da jaia, hiriko giltzak "zoroei" (Jecken) ematerakoan, eta sei egun irauten ditu. Astelehenean karroza koloretsuen Rosenmontagszug desfile erraldoia egiten da eta astertean Nubbel erretzen dute, sei egun hauetan pekatu ugari egiteagatik.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koloniako futbol taldea 1. FC Köln da. Hiru aldiz irabazi du Bundesliga eta lau aldiz Kopa. 1986an UEFA Kopako txapeldunordea ere izan zen. Aipatzekoa da Kölner Haie izotz hockey taldea ere, Alemaniako txapelketa zortzi aldiz irabazi duena.

Alemaniako bigarren maratoi garrantzitsuena antolatu izan du 1997tik aurrera eta txirrindularitzako Koloniako Itzulia ere bai 1908tik aurrera.

Koloniar famatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koloniak ondorengo hiriekin ditu senidetza-hitzarmenak:[2]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kolonia (Alemania) Aldatu lotura Wikidatan