KV57

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
KV57
Horemhebren hilobia
Kokapena Erregeen Harana
Aurkikuntza 1908ko otsailak 22
Industailea Edward R. Ayrton
Aurrekoa:
KV56
Hurrengoa:
KV58


KV57 hilobia, Erregeen Haranean kokatua, Horemheben lurperaketarako erabili zen, Egiptoko XVIII. dinastiako azken faraoia izan zena.

Hilobia, Edward Ayrtonek aurkitu zuen, Theodore Davisentzako lanean ari zena, 1908ko otsailean. Haraneko lurpean duen kokapenagatik, hilobia, Niloren uholdeetakoren batek eragindako luizien ondorioz hondakinez betea zegoen.

Hilobi hau, XVIII. dinastiako beste errege hilobi batzuekiko ezberdina da. Eraikuntza ezberdinekoa, baxuerliebeak ditu margoen ordez, hormetan, historian lehen aldiz agertzen diren Ateen Liburuko gertakariekin. Apaindura amaitu gabe dago, Horemheben erregealdia, hogei urte baino gehiagokoa izan zen arren.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horemheb, Hathor jainkosaren ondoan, Imentet bezala: Mendebaldeko jainkosa (hildakoen lurraldea).

KV57a, uadiaren mendebaldeko adarrean dago, KV35etik gertu, muino baten azpian, eta KV8 eta KV9 hilobiekin gurutzatzen da. Eskailera bat eta hiru korridoreren bidez, aurreganbera eta ganbera hipostilo batetara iristen da. Alboko pasabide batek eta maldan dauden beste bik, beste bi gelatara daroate, horietako bigarrena, hil ganbera, zenbait alboko konpartimendu dituena. Bere planoa, XVIII. dinastiako hilobien artean, ardatz okertukoak direnak, eta XX. dinastiakoen arteko trantsizio bat da, azken hauek, erabat zuzenak.

Jainko ezberdinen irudikapenez apaindua dago, Horemheb bera euren artean dagoelarik, baita Ateen Liburuko gertakariekin ere.

Aurkikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • giza hondarrak
  • baltsamatze materiala
  • hilobiaren ekipamendua
  • altzariak
  • bitxiak
  • maketak
  • eskulturak
  • landare hondakinak

Erregearen sarkofagoa, kuartzita gorri landuzkoa da, eta bere estalkia apurtua aurkitu zen. Egiptoko XXI. dinastiako zenbait lurperaketen hezur eta hondarrak zituen, eta zaila da Horemhebenak zeintzuk diren jakitea.

La tombe de Horemheb (KV.57) (Vallée des Rois Thèbes ouest) -5.jpg

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: KV57 Aldatu lotura Wikidatan