Ignacio Hidalgo de Cisneros
Wikipedia(e)tik
Ignacio Hidalgo de Cisneros López de Montenegro (Gasteiz, Araba, 1894ko uztailaren 11 - Bukarest, Errumania, 1968ko otsailaren 9a) arabar militarra izan zen.
Biografia [aldatu]
Errepublikazalea zen. 1930ean Frantziara erbesteratu behar izan zuen, urte hartan monarkiaren aurkako saio batean parte hartu baitzuen. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, aireko indarren buru egin zuten. Alderdi komunistako kide zen. Gerra bukatu ondoren, Errumaniara joan eta han bizi izan zen.
Arras interesgarria da haren oroitzapen-liburua, Cambio de rumbo (bi liburuki).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.