Iharnotz
|
Iharnotz |
|
|---|---|
| Udalerria | Noain Elortzibar |
| Koordenatuak: | 42°42′45″N 1°32′55″W / 42.7125°N 1.54861°WKoordenatuak: 42°42′45″N 1°32′55″W / 42.7125°N 1.54861°W |
| Biztanleria | 20 |
Iharnotz[1][2] Noain Elortzibarko kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, 14 biztanle zituen.
Eduki-taula |
[aldatu] Kokapena
Elortzibarko hego-ekialdeko muturrean kokatua, herri mugakideak honakoak dira: Elortz iparraldean, Elo ekialdean, Alaitz hegoaldean eta Otao mendebaldean.
Herri nekazaria izan arren bada zerrategi txiki bat Iharnotzen.
[aldatu] Historia
Erdi Aroko jaurerria, 1109 eta 1110 urteen artean Fortun Sanz eta bere emazte Ermesinda Gartzesek Leireko monasterioari hainbat lur utzi zizkioten Iharnotzen. Ondoren Jerusalemeko San Joango Ospitaleko zaldunen ordenak hartu zuen herriaren jabetza.
1835 eta 1845 aldaketa administratiboen aurretik Iharnotz Elortzibarko diputatuak eta herritarren artean aukeratutako erregidoreak gobernatzen zuten. XIX. mendearen erdian herriko elizako abadea ere herritarren artean aukeratzen jarraitzen zuten.
[aldatu] Demografia eta biztanleria
| 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 19 | 21 | 21 | 21 | 21 | 20 | 20 | 14 |
[aldatu] Ondarea
- Ama Birjinaren eliza: Erdi Aroko jatorria duen nabe laukizuzen bakarreko tenplua da. Aurrealde laukoa, gurutzeriazko gangez estalia dago. Eliza barruan gurutzatuaren XVII. mendeko egurrezko irudia dago. Horrez gain, ezaugarri erromanikoak dituen Ama Birjina eta haurraren XII. mendeko beste irudi bat dago.
- Dorretxea: Erdi Aroan eraiki zen, zehazki XIV. mendean. Oinarri karratua dauka.
[aldatu] Ekonomia
1972ko partzelen batzea burutu zenetik herrian 291 hektarea laborantza lur amankomun daude, gehienak larre moduan erabilitakoak. Horrez gain 79 hektarea baso daude, Elortzibarko baso eremurik handiena duen kontzejua da.
[aldatu] Jaiak eta ospakizunak
Herriko jaiak irailaren 8aren inguruan ospatzen dira, Ama Birjinaren omenez.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia: «Noain Elortzibar», Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Ofizialki Yárnoz.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
| Noain Elortzibarko kontzejuak | ||
|---|---|---|
|
Andrikain · Dorre · Elortz · Ezperun · Gerendiain · Iharnotz · Imarkoain · Noain · Oritz · Otao · Zabalegi · Zulueta |
||
| Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |