Elo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; jokalari eta kirol-taldeen sailkapen-metodoa gaitzat duena beste hau da: Elo sailkapen


Elo

 Nafarroa

Eloko armarria

Izen ofiziala Monreal
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Zangozako merindadea
Alkatea Rosario Tirapu Igeltz
(indep.)
Herritarra eloar
Koordenatuak 42°42′17″N 1°30′24″W / 42.70472°N 1.50667°W / 42.70472; -1.50667Koordenatuak: 42°42′17″N 1°30′24″W / 42.70472°N 1.50667°W / 42.70472; -1.50667

Navarra - Mapa municipal Monreal.svg

Eremua 22,5 km2
Garaiera 545 m
Distantzia 18 km Iruñera
Posta kodea 31395
Biztanleria 468 bizt (2009)
Dentsitatea 20,8 bizt/km²

Elo (gaztelaniaz eta ofizialki Monreal) Nafarroako erdialdean dagoen udalerria da. Zangozako merindadeko herri honek 468 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 18 kilometrora dago.

Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Udal-adinistrazio apartekoa badu ere, eskualde natural aldetik Ibargoitiren zati da, Elortz ibaiko ibarraren goiko zatiarena alegia. Higa mendia, batzuetan herriaren izenean oinarrituta "Elomendi" izenaz ere ezaguna dena oso-osorik udalerri honetan dugu; 1.289 metrorekin Alaizko mendilerroaren tontor nagusia dena.

Bertzela, herria Nafarroa erdialde-ekialdean kokatuta dago. N-240 errepidetik gertu Jakako norabidean.

Elok Untzitiko ibarrarekin egiten du muga iparraldean, Ibargoitirekin ekialdean, Elortzibar eta Untzuerekin mendebaldean, eta Oloritzekin hegoaldean, azken hau Erriberriko merindadeko herria.

[aldatu] Klima

Itsasoaren mailatik 533 metrora dagoen Elon Nafarroako gobernuak 1984ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[1]

[aldatu] Historia

Herri txikia izan arren, Erdi Aroan auzo judua izan zuen, erregearengandik moneta propioa igortzeko eskubidea ere izan zuen urte askotan.

Horrez gain, Nafarroako erregeen ehizatokia izan zen, eta bertan izandako gazteluaren aztarnak oraindik ikus daitezke. Gaztelua 1521ean eraitsi zen Albako dukearen aginduz Gaztelako erreinuaren inbasioaren ostean.

[aldatu] Ondarea

  • San Martin Toursekoaren eliza: jatorriz bi eliza ezberdin zituen Elok, San Martin Toursekoarena eta Andre Mariarena. Bi eraikinak batu eta gaur egungo eraikin gotikoa eraiki zen. XVI. mendeko zaharberritze lanek aldaketak eragin zituen elizaren kanpoaldeko itxuran.
  • Santa Barbarako baseliza
  • Erdi aroko zubi gotikoa

[aldatu] Demografia

Eloko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
539 557 597 551 580 492 513 430 347 290 307 289 413

2008ko erroldaren arabera, hamazortzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %4,00a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).

[aldatu] Ekonomia

Udalerriaren mendebaldean, Alaitzen, Nafarroako gobernuak eraikitako izen bereko parke eoliko dago. Instalaturiko potentzia 33,09 megawatteko da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.

[aldatu] Azpiegitura eta garraioak

La Sanguesina Veloz edo Zangoztar Azkarra izeneko autobus konpainiak Elo Zangoza Iruñea eta inguruko herriekin batzen ditu. Linea nagusiak honakoak dira:

[aldatu] La Tafallesa

La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:

[aldatu] Politika

[aldatu] Udal hauteskundeak

2007ko ekainean ez zen udal hauteskunderik izan Elon, ez zelako inongo talderik aurkeztu[2]. Urte bereko azaroan, ordea, Rosario Tirapu aukeratu zuten alkate.

2011ko maiatzeko udal hauteskundeetan egoera errepikatu egin zen: zerrendarik aurkeztu ez eta Tirapuk jarduneko alkate lanean segitu zuen[3].

[aldatu] Udaletxea

Eloko udaletxeko alkatea, Itzagaondoa, Lizoain, Ibargoiti, Urrotz eta Untzitiko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Del Burgo Kalea, 4

[aldatu] Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Rosario Tirapu Igeltz Indep.
2011-2015 Rosario Tirapu Igeltz Jardunean

[aldatu] Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Elo eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %3,15ek zekien euskaraz hitz egiten.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Elo) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[4].

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

Eloko jaiak irailaren 8an ospatzen dira.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak