Indiako literatura
Indiako literatura terminoak Indiako Errepublikan 1947tik aurrera idatzitako literatura adierazten du. Indiako Errepublikak 22 hizkuntza ofizial ditu.
XVIII. mendearen bukaeran ingelesak egin ziren Indiaren jabe. Ingelesek beren hezkuntza-sistema ezarri zuten, eta horrekin batera literatura-adierazpide berri bat agertu zen Indian: eleberria.
Bengaleraz idazten zuen Bankim Chandra Chatterjee (1894an hila) izan zen lehenengo eleberrigile ezaguna Indiatik kanpora. Urte batzuk geroago, 1912an, Rabindranath Tagore indiar idazleak Gitanjali izeneko bere olerki-liburua itzuli zuen ingelesera, eta hurrengo urtean Nobel saria eman zioten. Rabindranath Tagorek zabaldu zizkien indiar idazleei Europako ateak; hala, idazle ezagunak dira Mohamed Iqbal, Ila Chandra Joshi, Agyeya Dharm, eta Ram Ganesh antzerkigilea, besteak beste.
| Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.