Ipar-ekialdeko Groenlandiako natura parkea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Franz Josef fiordoa
Parkearen kokapena

Ipar-ekialdeko Groenlandiako natura parkea (danieraz: Grønlands Nationalpark) munduko natura parkerik handiena da, 972.000 kilometro karratuko azalera izanik.

Groenlandiako natura parke bakarra ere bada. Ipar-ekialdeko kostaldea eta inguruko eskualdeez osatuta dago. 1974ko maiatzaren 22an sortua, 1988an zabaldu zuten. 1977ko urtarrilean biosfera erreserba izendatu zuten. Groenlandiako Ingurumen eta Natura Batzordeak kudeatzen du.

Eduki-taula

[aldatu] Biztanleria

Nahiz eta behin betiko biztanlerik izan ez, 1986ko erroldaren arabera 40 biztanle zituen. Egun 27 lagun eta 110 txakur besterik ez dira:[1]

  • Daneborg (12 lagun) Slædepatruljen Sirius (Sirius patruila) bertako poliziaren kuartel nagusia.
  • Danmarkshavn (Danimarkako portua) (8 lagun) klimatologia-behatokia.
  • Nord base (5 lagun) Danimarkako Armadaren base zientifikoa.
  • Mestersvig (2 lagun) base militarra.

[aldatu] Fauna

Parkeko kostaldetan 5.000 eta 15.000 idi musketadun (ovibos moschatus) inguru (munduko biztanleriaren %40a[2]), hartz zuri (ursus maritimus) asko eta mortsak (odobenus rosmarus) bizi dira.

Barnean berriz azeri artikoa (alopex lagopus), erbinude zuria (mustela erminea), lemminga (dicrostonyx torquatus) eta erbi artikoa (lepus arcticus) bizi dira. Elur-oreina 1900ena eta otsoak 1934an desagertu ziren, nahiz eta noizbehinka baten bat agertu. Itsas txakur espezie batzuk, narbalak eta belugak (delphinapterus leucas) ere badaude.

Hegazti asko ere badaude: aliota handia, branta leucopsis, anser brachyrhynchus, eider arrunta, eider erregea, ipar-belatza, elur-hontza, eskandinaviar lagopodoa eta belea.

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Ipar-ekialdeko Groenlandiako natura parkea
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak