Klimatologia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eguraldia  
Urtaroak

Udaberria · Uda
Udazkena · Negua

Urtaro lehorra
Urtaro hezea

Ekaitzak

Enbata · Trumoi-ekaitza
Tornado · Traganarrua
Zikloi tropikala (Haizerauntsia)
Zikloi ez tropikala
Elur-ekaitza · Bisutsa
Izotz-ekaitza

Prezipitazioa

Lainoa · Zirimiria · Euria
Euri izoztua · Elurbustia · Ihintza
Txingorra · Elurra · Virga

Meteorologia

Eguraldiaren iragarpena
Antizikloia · Depresioa

Artikuluak

Hodeiak · Haizea
Presio atmosferikoa
Klima · Tenperatura
Klimatologia · Atmosfera
Airearen kutsadura

 i  e  a 

Klimatologia klima aztertzen duen zientzia da.

Meteorologiarekin duen harremana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meteorologiak ez bezala, klimatologiak atmosferaren aldaketak epe luzerara ikertzen du. Hau da, meteorologia fenomenoen aldizkakotasuna urte eta milurtekoetan zehar ikertzen du. Klimatologoek klimen ezaugarriak eta aldakorrak egiten dituzten egileak ikertzen dituzte, etorkizuneko klima aldaketa iragartzeko. Hori egiteko, klima-ereduak erabiltzen dituzte.

Horretarako klimatologia astrofisika, fisika atmosferikoa, kimika, ekologia, geologia, geofisika, hidrologia eta ozeanografia zientziekin harremanak ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agian klima ikertzeko lehendabiziko zientzialaria Erdi Aroko Txinan bizi zen Shen Kuo (1031-1095) zen. Honek harri bihurtutako banbuetan Yanzhou (gaur egungo Yan'an, Shaanxi probintzian) bere bizilekuaren urtaro lehorrak ikusi zituen.

1686 Edmund Halleyk Hego Hemisferioko haizeen mapa argitaratu zuen. Benjamin Franklinek Golkoko itsaslasterra aurkitu zuen. Francis Galtonek antizikloi hitza asmatu zuen. Baina Helmut Landsberg izan zen klimatologia modernoaren sortzailea, estatistika-azterketa erabiltzeari ekin zionean.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Klimatologia Aldatu lotura Wikidatan