Irma Basterra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irma Basterra


Arabako Batzar Nagusietako presidentea

2023ko ekainaren 19a -
Pedro Elosegi

Arabako Batzar Nagusietako batzarkidea

2023ko ekainaren 19a -

Arabako foru diputatu

2019ko uztailaren 8a - 2023ko ekainaren 19a
Pilar Garcia de Salazar - Anartz Gorrotxategi
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1972 (51/52 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea lizentzia : ekonomia
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Irma Basterra Ugarriza (Bilbo, 1972) arabar politikari jelkidea da. 2023tik aurrera Arabako Batzar Nagusietako presidentea da. Ekonomian lizentziatua, arlo pribatuan lan egin zuen zenbait urtez eta 2016an hasi zuen ibilbide politikoa. Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria izan zen 2016tik 2019ra arte. 2019tik 2023ra Arabako Foru Aldundiko Lurralde Orekaren Saileko foru diputatu jardun zuen. 2023ko foru hauteskundeetan EAJren Aiarako Kuadrillako zerrendaburua izan zen, eta Batzar Nagusietarako presidentegaia. 2023ko ekainaren 19ko eratze-bilkuran Arabako Batzar Nagusietako presidente izendatu zuten.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon jaio zen, baina Aiaran garatu du bere bizitza.[1][2][3] 1994tik EAJren Aiarako Uri Erakundeko alderdikidea da.[4] Ekonomian lizentziatu zen EHUren Sarrikoko Fakultatean, enpresa adarrean, merkataritzan espezializatuz. 1999an marketing espezializazio batekin diplomatu zen.[5]

Enpresa pribatuan hasi zuen bere ibilbide profesionala 1997an, ITB Instituto Tecnológico y de Negocios enpresan (1999ra arte). Ondoren, CPS Iritzi eta Merkatu Ikerketak enpresan proiektuen burua izan zen (1999-2001), eta gerora erosketa eta fabrikazio saileko zuzendaria (2001-2003) izan zen. 2003tik aurrera Panda Software Internacional enpresan Komunikazio eta Customer Service Saileko zuzendaria izan zen, 2007ra arte.[1]

2007tik 2016ra Aiaraldeko Landa Garapenerako Elkarteko (Zabaia) kudeatzailea izan zen.[4] 2016an hasi zuen ibilbide politikoa, II. Urkullu gobernuan, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailean. Arantxa Tapiak gidatutako sailean Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria izan zen 2019ra arte. 2019ko udal hauteskundeetan Laudioko EAJren zerrendan aurkeztu zen.[6]

2019ko uztailean utzi zuen Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundiko Lurralde Orekarako diputatu izendatua izan baitzen Ramiro Gonzalez diputatu nagusiaren bigarren gobernuan.[7] 2023ko Arabako foru hauteskundeetan EAJren Aiaraldeko zerrendaburua izan zen, eta alderdiak Batzar Nagusietako presidentegai ere izendatu zuen.[8][9] EAJk kargu horretarako proposaturiko lehen emakumea da. 2023ko ekainaren 19an egindako eratze-bilkuran babes gehien jaso zituen hautagaia izan zen, eta beraz Batzar Nagusietako presidente aukeratua izan zen.[10][11][12]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkondua dago, alaba eta seme banaren ama da.[1] Euskalduna da (HABEren 2. maila egiaztaturik).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Lehendakaria» www.jjggalava.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
  2. (Gaztelaniaz) » La ayalesa Irma Basterra presidirá las Juntas Generales de Álava. (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
  3. (Gaztelaniaz) «Nuevo Gobierno Foral» EITB 2019-07-05 (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
  4. a b «Beatriz Artolazabal izango da EAJren Gasteizko alkategaia - Gasteiz» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
  5. «Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Irma Mª Basterra Ugarriza - Berriak» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
  6. «Laudioko EAJk bere hautagai guztien zerrenda aurkeztu du - Laudio» Aiaraldea.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
  7. «EAJk sei diputatu izango ditu eta PSEk hiru - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
  8. EAJ-PNV. «Ramiro González, Irma Basterra eta Beatriz Artolazabal izango dira Arabako ahaldun nagusi, Batzar Nagusietako buru eta Gasteizko alkate izateko EAJ-PNV hautagaitzen buruak» EAJ PNV (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
  9. (Gaztelaniaz) Ortega, David. (2022-10-25). «Irma Basterra, la aspirante jeltzale a presidir las Juntas Generales» Diario de Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
  10. «Irma Basterra, Batzar Nagusietako presidentea» www.jjggalava.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
  11. «Irma Basterra da Arabako Batzar Nagusietako presidente berria - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
  12. Press, Europa. (2023-06-19). «Basterra (PNV) es la nueva presidenta de las Juntas Generales de Álava con los votos del PNV y PSE» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]