Isaac Leib Peretz
Wikipedia(e)tik
Isaac Leib Peretz (Zamość, 1852 - Varsovia, 1915), baita Yitskhok Leybush Peretz (יצחק־לייבוש פרץ), Icchok Lejbusz Perec edo Izaak Lejb Perec ere, poloniar olerkari, eleberrigile eta legegizona izan zen. Yiddish idazle klasikoetako bat eta juduen kulturaren pizkundearen aitzindarietako bat izan zen. Europako ekialdeko juduen bizitzan oinarritu zituen bere lanak; hasidismoaren eragin nabarmena du. Hasieran hebreeraz idatzi zuen, baina geroago yiddisha erabili zuen. Ipuinak, olerkiak, poemak eta antzerki-lanak idatzi zituen. Haren lan nagusiak: Ipuin juduak, Urrezko katea, Istorioak eta irudiak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.