Itziar Ariztimuño

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itziar Ariztimuño

Bizitza
JaiotzaBilbo1998ko azaroaren 19a (25 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Posizio edo espezialitateaantolatzailea
Altuera167 zentimetro

Itziar Ariztimuño López (Bilbo, 1998ko azaroaren 19a) bizkaitar saskibaloi jokalaria da. Loiola Indautxu Basket taldean hasi zen jolasten eta gaur egun Emakumezkoen Endesa Ligan jolasten du base bezala Gernika KESB ean.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loiola Indautxu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itziar Ariztimuñok bere ibilbidea Loiola Indautxun hasi eta sendotu zuen liga profesionalera heldu arte. Premini mailan lehiatzen hasi zen, 8 urterekin, eta junior mailan bukatzean, 17 urterekin, jokalari profesional bezala jolasten hasi zen Gernika KESBean[1]. Loiolan bere entrenatzaile garrantzitsuenak; Alex Aurre, Borja Mendia, Miguel Eguileor, Gemma Etxebarria eta Jose Luis Conde izan ziren. Loiola Indautxu taldearekin 3 urtez jolastu zuen Espainiako kluben arteko txapelketa: 2014 (kadete mailan), 2015 (junior mailan) eta 2016 ( junior mailan) urteetan. 2014ko maiatzean jokatutako txapelketan 4 postua lortu zuten Tenerifen.[2]

Lointek Gernika KESB[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015-2016. denboraldian hasi zen Gernikan, Maloste pabiloian jolasten. Jokalari erreferentea da klubean, kapitaina izateaz gain 2023-2024 denboraldian 8 denboraldi jarraian egin dituelako kamiseta granatea janzten. [3] Urte hauetan zehar taldean Marta Alberdi, gernikarra, eta Rosó Buch kideekin egon da bereziki.[4] Gerardo Candina, Gernika KESB-eko presidentea, haur mailatik egon zen Itziar jolasten ikusten[5] eta 2016ko urriaren 2an lehenengo aldiz jolastu zuen Araski AES- en kontra.[2] Bere lehenengo entrenatzailea Gernikan Mario Lopez izan zen eta 6 denboralditan zehar izan zen bere entrenatzaile. Ana Montañana ere izan du entrenatzaile bezala[6] eta aurtengo entrenatzailea Lucas Férnandez da.[7]

Selekzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko selekzioan maila guztietan jolastu du, bere urtekoekin zein urte bat gehiago zuten jokalariekin ere: mini, haur, kadete eta junior mailetan. Euskadiko txapelketa garrantzitsuenetarikoak, mini mailan eta kadete mailan jolastutakoak izan ziren. Mini mailan lehenengo postuan geratu ziren eta Gipuzkoan jolastu zen. Kadete mailan, bigarren postuan geratu ziren eta Bizkaian jolastu zen. Entrenatzaile garrantzitsuenetariko bat Alex Aurre izan zen (Loiola Indautxun edukitako entrenatzailea). Maila hauetaz gain azkenengo urteetan, Bizkaian jolasten jarraitu du selekzio absolutuan.[2]

Euskadiko selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskadiko selekzioan ere maila guztietan jolastu du: mini, haur, kadete eta junior mailan. Espainiako txapelketa garrantzitsuenetarikoa haur, kadete eta junior mailan jolastutako 3x3-koak izan ziren. Haur mailan jolastutako txapelketan bigarren postua lortu zuten eta Valladoliden jolastu zen. Kadete mailan jolastutako txapelketan bigarren postua lortu zuten, baina oraingoan Cáceresen jolastu zen. Azkenik, junior mailako 3x3-ko txapelketan (urte bat gutxiago zeukan) laugarren postua lortu zuten eta Valentzian jolastu zen. Entrenatzaile garrantzitsuenak Toño Lumbreras, Iker Gibello eta Madelen Urieta (Araskiko entrenatzailea) izan ziren. Maila honetaz aparte selekzio absolutuan jolastu zuen 2017 eta 2019 urteetan.[8]

Espainiako selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalari bilbotarra Espainiako selekzioaren parte izan da kategoria txikiagoetan urte batzuetan zehar. Espainiako txapelketa desberdinetan jokalari nabarmena izan ondoren, U18 selekzioko Europako txapelketa lehiatzeko 24 jokalarien artean egon zen. Nahiz eta urte horretako 12 jokalarien artean ez egon,[9] hurrengo urtean Miguel Ángel entrenatzaileak 17 jokalarien artean hautatu zuen U19ko Munduko Kopa jolasteko. Italian, Udinen, ekainaren 22tik 30era jolastu zen. Talde honekin San Agustin de Guadalixen egon zen kontzentrazio baten, gero Barakaldoko txapelketa jolasteko eta lagun arteko txapelketa batzuetan prestatu ziren ere[10]. Hurrengo urtean Miguel Mendez entrenatzaileak U20ko Europako txapelketa, Sopron[2], jolasteko hautatu zuen. Europako irabazleak izan ziren Hungariaren kontra finala irabazi eta gero. Ariztimuño oso garrantzitsua izan zen selekzio honetan, base titular bezala jolastu zuen finalean. 4 puntu, 3 errebote, 4 asistentzia eta 4 baloi berreskuratu zituen.[11]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bizkaitar saskibaloi jokalari onena Bizkaiabasket 2017-2018 denboraldian
  • Bizkaitar kirolari onena 2017-2018 denboraldian
  • Junior mailako bizkaitar base onena 2014-2015 denboraldian, Nagore Sagartxa saria
  • Junior mailako bizkaitar base onena 2015-2016 denboraldian, Nagore Sagartxa saria
  • Baloi gehien berreskuratutako jokalaria Soproneko U20 Europar txapelketan
  • Asistentzia gehien emandako jokalaria Soproneko U20 Europar txapelketan
    [2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Itziar Ariztimuño, la joven promesa vizcaína jugará en el Gernika Bizkaia la próxima temporada | Gernika KESB. (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  2. a b c d e Itziar Ariztimuñori egindako elkarrizketa
  3. (Gaztelaniaz) «Itziar Ariztimuño renueva con Lointek Gernika Bizkaia» Onda Vasca 2023-05-24 (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
  4. (Gaztelaniaz) Cabeza, Loida. (2023-06-08). «Entrevista | Itziar Ariztimuño: "Quiero seguir evolucionando y progresando, aún tengo margen de mejora"» Mate Al Aro (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  5. Delgado, Toni. (2018-10-18). «Cronómetro de Récords: Itziar Ariztimuño: "Mi padre me decía que en la pista siempre sea respetuosa y humilde, pero sin dejar de ser valiente"» Cronómetro de Récords (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  6. (Gaztelaniaz) «Mario López deja el Lointek Gernika por motivos de salud» Onda Vasca 2022-08-02 (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  7. (Gaztelaniaz) Herrán, Alfonso. (2023-09-14). «Lucas Fernández es el nuevo entrenador del Lointek Gernika» Diario AS (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  8. Itziar Ariztimuño
  9. (Gaztelaniaz) «Itziar Ariztimuño, la joven promesa vizcaína jugará en el Gernika Bizkaia la próxima temporada» FEB (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  10. (Gaztelaniaz) Itziar Ariztimuño, convocada con la U19F[: | Gernika KESB. ] (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
  11. (Gaztelaniaz) «Itziar Ariztimuño, campeona de Europa U20F y mejor recuperadora del campeonato» Federación Vizcaína de Baloncesto - Bizkaiko Saskibaloi Federazioa 2023-11-10 (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]