Sopron

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sopron

Sopron
bandera

armarria

Izen ofiziala Sopron/Ödenburg
Estatua HungariaHungaria
Probintzia Győr-Moson-Sopron
Alkatea Tamás Fodor (FIDESZ)
Koordenatuak

47°40′54″N 16°35′30″E / 47.68167°N 16.59167°E / 47.68167; 16.59167Koordenatuak: 47°40′54″N 16°35′30″E / 47.68167°N 16.59167°E / 47.68167; 16.59167

Sopron non dagoen adierazten duen Hungaria-ko/-go/-eko mapa
Sopron
Eremua 169 km²
Posta kodea 9400
Biztanleria 60.755 bizt. (2011)
Dentsitatea 359,5 bizt./km²
http://www.sopron.hu

Sopron (hungarieraz /ˈʃopron/, en kroazieraz Šopron, Šapron, Šopruonj, eta alemanez Ödenburg) Hungariako hiria, Austriako mugatik gertu.

Hiria dago Hungariako mendebaldean. Vienatik 60 km-ra, eta Budapestetik 220 km-ra. Hiriaren inguruan mendi bat dago, eta eskualde menditsu bat. Sopron "kékfrankosaren hiria" da. Kékfrankosa Hungariako ardo bat da. Hiriaren klima oso onuragarria da ardogintzarako.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Erromako garaian Scarabantia (Σκαρβαντία) izendatua izan zen. Barbaroen inbasioetan hiria suntsitu eta ez zen magyarren konkistara arte (XI. mendean) berreraiki Suprun izenarekin. 1153. urtean komertzio-gune garrantzitsu gisa aipatzen da.

1273an Ottokar II.a Bohemiakoak gaztelua hartu zuen. Hiria hungariarrei itzuli zitzaien Ladislau IV.ari esker, eta honek hiri askea izendatu zuen.

Otomanoek Hungariako zati handi bat berreskuratu zuten XVI. mendean zehar, baina Sopron ez zen inoiz turkiarren eskuetan erori. Hori dela eta, Sopron hazi egin zen, Hungariako beste herrietako jende askok ihes egin zuelako Sopronera.

1676an sute batek deuseztatu zuen hiria. Hurrengo urteetan hiria berreraiki zen, eta arte barrokoaren gune bihurtu zen.

Lehen Mundu Gerra amaituta, Hungariako lau lurralde Austriari eman zitzaizkion Saint-Germaingo Itunaren ondorioz: Pressburg (Pózsony, gaur egungo Bratislava Eslovakiari), Eisenburg (Vas), Ödenburg (Sopron) eta Wieselburg (Moson). Herri-matxinada baten ondoren, 1921ean, Soproneko biztanleek hungariar izatearen alde bozkatu zuten.

Bigarren Mundu Gerran, Sopronek bonbardaketa ugari jasan zituen, eta sobietarrek hiria hartu zuten 1946an.

1989an europeismoaren eta antikomunismoaren eredu gisa ikusia izan zen, ekialdeko biztanleei Austriako muga gurutzatzen uzteagatik.

Biztanle famatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sopron hiri elebiduna da, bere kartel guztiak hungarieraz eta alemanez daude idatzida. Sopronekin senidetuak dauden hiriak hauek dira:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sopron Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]