Iñigo Martinez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Daeri (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:02, 13 maiatza 2016
Iñigo
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIñigo Martinez Berridi
JaiotzaOndarroa1991ko maiatzaren 17a (32 urte) (32 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Aurrera Kirol Elkartea / 2006
Real Sociedad2006 / 2009
Real Sociedad B2009 / 2011482
Real Sociedad2011 / 201823818
Euskal Herriko futbol selekzioa2011 / 80
Espainiako 20 urtetik beherako futbol selekzioa2011 / 201110
Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa2011 / 2013150
Espainiako 23 urtetik beherako futbol selekzioa2012 / 201240
Espainiako futbol selekzio nazionala2013 / 191
Athletic2018 / 20231778
Bartzelona Futbol Kluba2023 /
 
Posizio edo espezialitateaerdiko atzelaria
Kirol zenbakia4
Lateralitateaezkertia
Pisua77 kilogramo
Altuera1,82 metro

Instagram: inigomartinez FIFA: 339904 UEFA: 250040471 Edit the value on Wikidata

Iñigo Martinez Berridi (Ondarroa, Bizkaia, 1991ko maiatzaren 17a - ) futbolari bizkaitarra da, Realean jokatzen duena atzelari lanetan. Realaren harrobian aritutako jokalaria da, 2009-2010 denboraldian bigarren taldera saltoa egin zuelarik. 2011ko abuztuaren 27an egin zuen debuta lehen taldearekin, Gijóngo El Molinón estadioan hain zuzen. Orduz geroztik lehen taldeko jokalaria da.

Kirol Ibilbidea

Hasierak

Ondarrutarra izanda herriko taldean hasi zen futbolean jokatzen, hain zuzen ere Aurrera K.E.-an. Kadetea zenean Realak fitxatu zuen eta bertako harrobian egin zuen ibilbidea. 2009an Sansera igo zuten eta 3. mailan jokatu zuen igoera lortuz. 2010 ean bigarren B mailan egin zuen debuta taldeko onenetako bat izanda.

Real Sociedad

2011-2012 izan zen Iñigo Martinez Berridiren lehen urtea lehenengo mailan. Sazoi hartan egin zuen debuta Philippe Montanier entrenatzailearen eskutik. Entrenatzaile frantziarrak eman zion aurredenboraldia egiteko aukera eta gerora taldeko hamaikakoan lekua. 2011ko abuztuaren 27an egin zuen debuta Sporting de Gijonen aurka (Sporting Gijon 1-2 Reala, amaitu zen partidua) eta bere lehen gola euskal derbian sartu zuen zelai erditik Athletic Cluben aurka Urriaren 2an Anoetan. Handik gutxira beste gol bat sartu zuen zelai erditik azken minutuan Realari garaipena eman zetzan Betisen aurka. Lehenengo itzulia amaitzerako Iñigo Realaren atzealdeko jaun eta jabe zen, horri ezker lehen taldeko fitxa eskuratu zuen gabonetan. Denboraldi hura ez zen ondo amaitu Iñigorentzat meniskoa apurtu baitzuen Vallecasen Diego Costarekin tupust egiñez.

2012ko Olinpiar Jokoak

Nahiz eta Iñigok meniskoa hautsi sasoiz errekuperatu zen Londresko Olinpiar Jokoetarako iristeko Espainiako Futbol Selekzioagaz. Lehen ondarrutarra bihurtu zen Olinpiar jokoetan aritzen. Esperientzia bikaina izan zen, lehen partidua jokatu zuen. Ezin izan zuen dominarik lortu.

2012-2013 beste denboraldi arrakastatsu bat izan zen Iñigorentzat. Bere taldea Txapeldunen Ligarako sailkatu zen laugarren postuan eta Espainiako hautatzaile nagusia zen Vicente del Bosquek deitu zuen lagunarteko partidua jokatzeko Guayaquilen Ekuadorren aurka.

Hurrengo denboraldian 2013-2014an Lyongo Olympic kanporatu ondoren aurreko fasean debuta egin zuen Txapeldunen Ligan FC Xakhtar Donetsken aurka nahiz eta ezin izan zuten garaipena ospatu realzaleek. Talde berean Manchester United eta Bayer 04 Leverkusen egokitu zitzaion Realari. Kanporatua izan zen Erreala baina Iñigo bere mailarik onena erakusten ari zenez Del Bosquek berriro ere deitu zuen Espainiarekin partidua jokatzeko.

Estatistikak

2015ko maiatzak 24an eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League UEFA Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Sanse
Euskal Herria
3. 2009/10 23 1 - - - - - - - - 23 1
2.B 2010/11 25 1 - - - - - - - - 25 1
Denera 48 2 - - - - - - - - 48 2
Real Sociedad
Euskal Herria
1. 2011/12 26 3 2 0 - - - - - - 28 3
1. 2012/13 34 4 1 0 - - - - - - 35 4
1. 2013/14 35 2 5 0 7 0 - - - - 47 2
1. 2014/15 33 3 3 0 - - 4 0 - - 40 3
1. 2015/16 30 1 1 0 - - - - - - 31 1
1. 2016/17 - - - - - - - - - - - -
Denera 158 13 12 0 7 0 4 0 - - 181 13
Ibilbide osoan 206 15 12 0 7 0 4 0 - - 229 15

Erreferentziak

Kanpo loturak