JFK (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

JFK 1991ko Oliver Stone estatubatuar zinema zuzendariaren historia drama filma da. AEBetako John F. Kennedy presidentearen hilketari buruzkoa da eta Jim Garrison ikertzailearen On the Trail of the Assassins ("Hiltzaileen bila") eta Jim Marrs kazetariaren Crossfire: The Plot That Killed Kennedy ("Su gurutzatua: Kennedy hil zuen konplota") liburuetan oinarritua dago. Bertan, Kevin Costner, Kevin Bacon, Tommy Lee Jones, Laurie Metcalf, Gary Oldman, Michael Rooker, Jay O. Sanders eta Sissy Spacek aktoreek antzeztu zuten eta Martin Sheen aktoreak narratzailearen ahotsa ipini zuen.

Zortzi Oscar Sarietako izendapen jaso zituen eta bi irabazi: Muntatze onenarena (Joe Hutshing eta Pietro Scalia) eta Argazkigintza onenarea (Robert Richardson).

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

New Orleans hiriko Jim Garrison (Kevin Costner) fiskalak AEBetako John F. Kennedy presidentearen hilketa kasua berrireki eta zenbait pertsonaren aurkako karguak aurkeztu zituen. Dallas hiriko hainbat lekutako eta gertakari harekin zerikusia izan zuen jendea galdekatu ondoren, Garrisonek JFKren hilketa konspirazio baten ondorioa izan zela ondorioztatu zuen: haren ustez, bertan FBIk, CIAk eta AEBetako Lyndon B. Johnson presidente ordeak berak ere parte hartu omen zuten.

Aktoreak

Kanpo loturak