Lyndon Baines Johnson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lyndon Baines Johnson
Lyndon Baines Johnson

1963 – 1969
Presidenteordea   Inor ez (1963-1965),<br
Aurrekoa John F. Kennedy
Ondorengoa Richard M. Nixon

Jaiotza 1908ko abuztuaren 27a
Stonewall, Texas (AEB)
Alderdi Politikoa Demokrata
Ezkontidea Lady Bird Johnson
Lanbidea Katedraduna
Sinadura Lyndon Baines Johnson-ren sinadura

Lyndon Baines Johnson (1908ko abuztuaren 27 - 1973ko urtarrilaren 22) Ameriketako Estatu Batuetako 36. presidentea izan zen (19631969).

AEBetako kongresuan luze aritu ondoren, John F. Kennedyren presidenteordea bihurtu zen 1961ean. Honen hilketaren ostean, presidentzia hartu zuen Johnsonek. Alderdi Demokrataren hildo politikoari jarraiki, Great Society (Gizarte Handia) izeneko programa abian jarri zuen. Eskubide zibilak, osasun nahiz hezkuntza serbitzuen zabaltzea, eta pobreziaren kontrako "gerra" bultzatu zituen. Aldi berean, Vietnamgo gerran murgildu zen erabat. Izan ere, 1963an, AEBek 16.000 soldadu zituen Vietnamen, eta, 1968ko hasieran, 550.000. Horietako 1000 bat hilero hiltzen ziren.

1964an berriro hautatu zuten presidente. Baina haren ospea bueltarik gabe amildu zen 1966tik alderdien barneko tirabirak zirela eta. 1968ko hauteskundeetarako ez zen aurkeztu, bakegintzan kontzentratu nahi zuelako. Zaila da Johnsonen agintaldia epaitzea. Eskubide zibilean aurrerapauso sendoak eman bazituen ere, Vietnamgo Gerrak iluntzen dituzte.


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lyndon Baines Johnson Aldatu lotura Wikidatan