Jacopo Peri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jacopo Peri

Jacopo Peri, izengoitiz Il Zazzerino (Erroma, Italia, 1561 - Florentzia, Italia, 1633) musikagilea izan zen, ogibidez abeslaria. Medicien gorteko musikari izan zen, musika-zuzendari nagusia eta, 1618an, kamarlengo nagusia. Bardi eta Corsirekin batera, Camerata Fiorentinako kide izan zen; camerata haiek antzinako musika-drama berpiztea zuten helburu, errezitazioa edo antzezpen-estiloa erabiliaz. Perik garrantzi handia izan zuen geroago opera sortuko zen estilo dramatiko berriaren sorreran.

Irizpide horrekin eta Corsiren laguntzarekin batera, Dafne (1594) idatzi zuen, ziurrenez lehen opera izan zena, Rinucciniren libreto batean oinarrituta. Askoz arrakasta handiagoa lortu zuen Euridice (1600) operarekin, Rinuccini beraren libretoarekin. 1609an, pieza lirikoez osatutako liburu bat argitaratu zuen; haietan ahots bakarrerako madrigalak tartekatu zituen. Balletak, intermezzoak eta eliza-musika ere idatzi zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacopo Peri Aldatu lotura Wikidatan