Jacques Chaban-Delmas
Wikipedia(e)tik
Jacques Chaban-Delmas (Paris, Frantzia, 1915 - 2000) politikaria izan zen. Finantza-ikuskatzailea zen Bigarren Mundu Gerraren aurretik. Frantziako Erresistentzian jardun zuen, brigadako jeneral izateraino (1944). Bordeleko alkate izan zen urte askoan, 1947tik 1995era. 1951. urtean Frantziako Alderdi Erradikala utzi eta De Gaulle jeneralarekin batera aritu zen. Haren Biltzar Nazionaleko lehendakaria izan zen 1958-1969 urteetan. Pompidouk lehen ministro izendatu zuen 1969ko ekainean. 1972. urtean utzi zuen kargua. Geroztik Frantziako Biltzar Nazionaleko lehendakari izan zen, 1978-1981 eta 1986-1988 urteetan.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
