Jacques de la Palice

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jacques de la Palice
Datu pertsonalak
Ezizena Lapalisseko jauna
Jaio 1470
Lapalisse (Frantzia)
Hil 1525eko otsailaren 24a
Pavia (Italia)

Jacques de la Palice (Lapalisse, 1470- Pavia, 1525eko otsailaren 24a), Lapalisseko jauna, frantziar almirantea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehendabizikoz Saint-Aubin-du-Cormierren (1488) gerra ikusi zuen, bretoiak mendean hartuz. 1492an Marie de Montberon ezkondu zuen. Hurrengo urtean, Ludovico il Morok hala eskatuta, Lehen Italiako Gerran parte hartu zuen Valenzan, Tortonan eta Alessandrian. 1495ean Fornovoko guduan izan zen. 1502an, Bigarren Italiako Gerran, Abruzzoen erregeorde izendatu zuten. 1503an Ruvoko guduan Gonzalo Fernández de Córdobak menderatua izan zen. 1509an Agnadelloko guduan garaipena lortu zuen.

Hurrengo urtean, Nafarroako Erresuma berreskuratzeko lehendabiziko saiakeran parte hartu zuen. Joanes III.a Nafarroakoa erregearekin batera, zutabe bat zuzendu zuen. Erronkariko ibarratik sartu zen. Burgin gaztelua setiatu, eraso eta hartu zuten, borrokan Valdés kapitaina hiltzen. Eztabaidan dago ea erronkariarrek gaztelua defenditu eta nafar-gaskoiek herria erre zuten. Albako dukeak kontra egin eta, negua gertu zegoenez, atzera egitea erabaki zuten.

1515ean, Frantzisko I.a Frantziakoa errege berriak Frantziako mariskal izendatu zuen. Marignanoko guduan garaipena lortu ondoren, frantziarentzat Milanerria lortu zuen. 1522an Milano berreskuratzeko agindua hartu eta Bicocako guduan menderatua izan zen. Paviako guduan hil zen.


Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.