Jean-François de La Pérouse

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
La Pérousen erretratua, Thomas Woolnothen grabatua (1785–1836).

Jean-François de La Pérouse, jaiotza-izenez Jean François de Galaup (Le Guo, Albitik hurbil, Frantzia, 1741eko abuztuaren 23a - Vanikoro uhartea, Ozeania, 1788) frantses itsasgizona izan zen.

Biografia[aldatu]

1756an itsas armadan sartu zen eta, Kanada aldean ingelesen aurkako ekinaldietan parte hartu ondoren, lur berrien konkistarako espedizio bat antolatu zuen 1785ean.

Hego Amerikatik igaro ondoren, iparralderantz jo eta Pazko uhartea eta Sandwich uharteak (Hawaii) igaro eta gero, Necker uhartea aurkitu zuen, Makaoko itsasertza jo baino lehen. Japonia aldera joan zen ondoren, eta Hokkaido eta Sakhalin uharteen arteko itsasartea zeharkatu zuen (La Pérouse itsasartea gaur egun). Hegoalderantz abiatu zen ondoren, eta Samoa eta Australiara bideratu zen. Australiako Botany badiako itsasertzean idatzi zituen azken gutunak (1788); urte horretan bertan hil zuten Vanikoro uhartean.

La Pérousen espedizioaren ibilbidea.

Erreferentziak[aldatu]