Jean-Philippe Rameau
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Jaio | 1683ko irailaren 25a | |
| Dijon (Frantzia) | ||
| Hil | 1764ko irailaren 12a | |
| Paris (Frantzia) | ||
Jean-Philippe Rameau (Dijon, Borgoina, 1683ko irailaren 25 - Paris, 1764ko irailaren 12), musikagile, organista, klabe-jotzaile eta musikaren teorialari frantziarra.
Aita, Dijongo organista, izan zuen lehen irakaslea. Eragin handia izan zuen genero dramatikoan, eta teoria-egile eta berritzaile handia izan zen harmoniaren alorrean. 18 urte zituenean, Italiara joan zen, eta, itzulitakoan, organista izan zen Avignongo katedralean eta, geroago, Clermont-Ferrandekoan. 1922. urtean Traité de l´harmonie ("Harmoniako tratatua") argitaratu zuen. Voltaire ezagutu zuen, eta Samson, lehen operaren libretoa, Voltairek eman zion. 1764. urtean erregeak aitoren seme izendatu zuen.
Opera aipagarriak idatzi zituen, besteak beste:
- Hyppolyte et Aricie (1733).
- Castor et Pollux (1737).
- Dardanus (1739).
- La princesse de Navarre (1745), Voltaireren libretoarekin.
Opera-balletak ere idatzi zituen, besteak beste:
- Les Indes galantes (1735, "Indiar galaiak").
- Les paladins (1760, "Paladinak").
Ikus, gainera [aldatu]
| Artikulu hau Frantziako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.