Jean Clouet
Wikipedia(e)tik
Margarita Angulemakoari egindako erretratua
Jean Clouet, izengoitiz Janet (Brusela, 1485 - Paris, Frantzia, 1540), frantses pintore eta marrazkilaria izan zen, jatorriz Flandeskoa.
[aldatu] Biografia
Frantzisko I.aren gorteko erretratugilea izan zen. Obra batzuk: François I en costume d´apparat, Le Dauphin François eta Guillaume Budé. Marrazkilari zehatz eta bikaina izan zen. Clouetek jarraitzaile asko izan zuen XVII. mendean.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.