Jean Perréal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jean Perréal (Paris, Frantzia, 1455 - Paris edo Lyon, Frantzia, 1530) margolaria, arkitektoa eta eskultorea izan zen. Borboi leinuaren margolaria izan ondoren, Karlos VIII.a Frantziakoarentzat, Luis XII.a Frantziakoarentzat eta Frantzisko I.a Frantziakoarentzat lan egin zuen. Ana Bretainiakoak bere gurasoei eraiki zizkien hilobiak diseinatu zituen. 1494, 1502 eta 1509. urteetan Italian izan zen. 1514an Londresa joan zen, Maria Tudorren erretratua egitera; 1519an Henrike VIII.a Ingalaterrakoarena egin zuen. XVI. mendearen hasierako erretratugilerik ospetsuena izan zen Frantzian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Perréal Aldatu lotura Wikidatan